Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gure lana


Itzuli

Bulego-lana

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak herritarrei zuzendutako esku-hartzea lan merkatuko aukerak antzeman eta aukeratzean datza. Gauzak horrela, aukerok biztanleei bideratzen zaizkie INEMek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak toki korporazioen zerbitzura jartzen dituzten politika aktiboen bitartez; izan ere, toki korporazioak helburu hori betetzeko erakunde egokiak dira, herritarrengandik hurbil daudelako.

Erakundeen arteko hitzarmen markoei esker –esate baterako udalaren eta INEMaren arteko Enplegurako Zerbitzu Osoa (SIPE), udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko BEHARGINTZA edo Eusko Jaurlaritzaren eta udalaren arteko LANGAI enpleguko euskal zerbitzua–, epe ertainean planifika daitezke zerbitzuen integrazioak ahalbideratzen dituen informazio, orientazio, prestakuntza eta lan arloko jarduera guzti-guztiak. Ermuko Udalak zerbitzuak integratzeko garatu duen ereduaren ezaugarri nagusia da lana eskatzen duten pertsonei informazio, orientazio eta prestakuntza jarduketak eskaintzea, betiere kasu bakoitzean enplegua lortzeko ibilbide egokia ezarriz.

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak enpresa munduari eskaintzen dizkion zerbitzuen helburua enplegua egonkortzea eta sortzea da; horrenbestez, atal honen esku-hartzearen bitartez, enpresei hobetzeko moduko euskarriak eta baliabideak eskaintzen zaizkie, euren produktu eta zerbitzuei balio erantsi handiagoa izan dezaten.

Udalaren esku-hartze honek enpresa munduan hobetu ditzakeen arloetariko batzuk aukeratu dira, batik bat gure inguruan hutsunerik gehien dituztenak, esate baterako giza baliabideen garapena, industri lurzorua edo enpresak abian jartzeko nondik norakoak.

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorraren jarduketak planifikatu eta sailkatzen dira atalak garapen iraunkorrerako garatzen dituen lehentasunezko ardatzen arabera; horrela, jarduketok abian jartzen dira Ermuko eta inguruko gizarte zein ekonomi errealitatearen jakinaren gainean egonik.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo