Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Terrorismoaren biktimen omenezko eskultura


Itzuli

Terrorismoaren biktimen omenezko Agustin Ibarrolaren eskultura

2002ko uztailaren 5etik aurrera gure artean Agustín Ibarrolaren eskultura dugu, terrorismoaren biktimen omenaldi eta gure memoriaren sinbolo.

Askatasun ezaren sinboloa: Ibarrola eta bere obra.

Itxaropenaren sinboloa: Ermua.

Sinbolo bat gertatu den gauza baten isla da. Edo gertatzen ari denaren isla. Sinboloak betiere iraungo du, geure memorian daroagulako.

Egiptiar monolito baten antzera, gaur egun Euskadik bizi duen egoera azaltzen du hainbat sinboloren bidez: betirako erori direnen irudiak, oraindik zutik baina mehatxupean daudenenak... eta horiekin kontrastean, aske hegan egiten ari diren txori biziak.

Hala ere, obra hau ezin da hitzekin deskribatu, barne-barnean duen sentimenduarekin bat egin behar da. Sentimendu hori behetik, bere burua babesten duen herritik sortzen da. Eta horren sinbolo, altzairua, bere burua babesteko oxidoa sortzen baitu. Labur esanda, askatasun-gogoaren sinboloa.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo