Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Heraldikako terminoak


Itzuli

Blasoi Zientziak berezko hizkera du, gutariko gehienok ezagutzen ez duguna.

Hiztegi berezi hori XII. eta XIII. mendeetan sortu zen, eremu geografiko anglosaxoian, baina hizkera hori ez zen hedatu XVIII. mendera arte.

Jarraian, heraldikako terminorik arruntenetako batzuen kontzeptuak argituko ditugu.

Esmalteak

Armarri ororen osagai funtsezkoa kolorea da; hain zuzen ere, gogoan hartu behar dugu armarrien helburua eramailea identifikatzea zela. Honako esmalteak erabiltzen ziren:

Hortaz, heraldika-ikur baten deskribapenean irakurtzen dugunean “urdinean,...”, horrek esan nahi du ezkutu terminoarekin ezagutzen dugunaren azalera osoa urdin kolorekoa dela. Horren gainean dauden irudiak, aldiz, metalezkoak izan behar dira, heraldikaren oinarrizko arauetako bat betetzeko.

Gora

Armarri-antolatzea

Armarria antolatzean, heraldika-ikur bat deskribatzen ari gara terminologia berezi eta arrunta erabiliz; horrela, armarriaren antolaera ulertu ahal dugu, horren diseinura jo barik.

Sinpletasuna eta zehaztasuna dira heraldikaren funtsezko bi osagai, eta armarri-antolatzeari dagokionez ere, kontuan hartu behar dira.

Heraldika-osaera

Armarriaren barruan irudi eta koloreak erabiltzean jarraitu beharreko arau eta legeak egotea da heraldika beste ikur-sistema batzuetatik bereizten duen ezaugarria. Ezagutzarako ikus-zeinu orok berezko dituen ordena, oreka eta argitasun abiaburuak artistaren irizpide askeak baino garrantzitsuagoak izaten dira.

Kanpoko apaindurak

Deben entenderse como tales todas aquellas formas heráldicas que no están comprendidas en el lenguaje del blasón. En un conjunto heráldico, es adorno exterior todo lo que se encuentra fuera del campo del escudo.

Gora

Ermuko Hiribilduari buruzko heraldika-hiztegia

Armarriaren eremua: inguramenduak mugatzen duen azalera da.

Handituz doan Ilargi erdia: puntak armarriaren burura (goialdea) begira dituen ilargi erdia da.

Handituz doan eta behera begira dagoen Ilargi erdia: puntak armarriaren oinera (behealdea) begira dituen ilargi erdia da.

Izarra: izenak berak adierazten du zein irudi den.

Katea: kate mailaz osaturiko figura artifiziala.

Txirla: muskuilu baten maskorra, zeina Compostelako Santiagotik bueltatzen ziren erromesak beren bizkarrekoan zintzilik zekartzatena.

Santiagoren Gurutzea: aski ezaguna den gurutze-espata gisa, Santiagoren ordenako zaldun maisuek XII. mendeaz geroztik erabiltzen zutena.

Gainditua: goiko aldean elkar ukitu gabe beste altxaria duen altxariari esaten zaio.

Horrela, Ermuko ezkutuaren deskripzioan ondorengo heraldika terminoz jositako esaldia irakurtzen dugunean "urdin kolorean, zortzi puntako urrezko izar bi goitik behera jarrita, gainean zilarrezko ilgora bat behera begira dutela, eskuin, punta eta ezkerrean hamabi mailako urrezko kate batez orla-itxuran inguraturik", ondorengo hau interpretatu behar dugu, hitz lau eta ulerterrezetan adierazita: "kolore urdineko ezkutuan, urrezko izar bi eta horien gainean hilargi erdi zuria edo zilarrezkoa eta goitik behera jarritakoa; izarrak inguratzen eskuin, behe eta ezkerrean hamabi mailako kate horixka duelarik".

Mihise baten irudia

Sustraitik atera: sustraiak erakusten dituzten zuhaitz edo landareen kasuan erabiltzen da.

Gizendua: ahoan ehizaki edo harrapakina daramaten lau hankako animaliak adierazteko erabiltzen da, batez ese otsoari buruz ari garenean.

Nabarmendua: beste baten gainean jartzen den altzari edo piezentzako erabiltzen da , horren barne geratu gabe eta beti ere, ertzak gainditzen dituenean.

Ertza: ezkutuaren azala barnetik biltzen du eta bere lodiera ezkutuak duen seiren bat da.

Zamatua: bere eremutik irten gabe goiko aldean bete altzari edo pieza duenari esaten zaio.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo