Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Bide sare nagusi edo estrategikoa


Itzuli

Trafikoa Aretiotik behera

Eskualde-mailako bide sarea N-634 errepidea da; lehenengo eta behin, Durangaldearen eta Deba haranaren arteko ohiko komunikabidea da, eta beste alde batetik, erlaitz kantabriarreko harremanetan komunikabide nagusia da.

Bilbo-Behobia autopista eraikitzean bide horrentzako behar-beharrezko alternatiba eskaini zen; izan ere, hirigune ugari zeharkatzen dituenez, N-634 ia etengabe kolapsaturik egoten zen.

Gora

Sarearen deskribapena

N-634 errepidea Eibar udalerritik sartzen da Ermuko udal mugartera San Lorenzo auzoaren parean, Ego ibaiaren ibilguaren gainean. Autopistarako sarbidea semaforoz erregulaturiko irlatxoen bidez gauzatzen da.

Izelaietako irlatxoetara arte (horiek ere semaforoz erregulaturik), bide hori hiri-bide gisa ibiltzen da, Gipuzkoa Etorbidea izenarekin, mendebaldeko aldean espaloi zabala duela. Etxebizitza eta industria ugariek alboetan aparkalekuak eta zamalanetarako guneak sorrarazi dituzte.

Bizkaia Etorbidea izena duen tartea gaineko trenbide-pasagunean hasten da, eta Kaltxangoko bidegurutzean amaitzen da, Valdespinako Markesa, Villa VI Centenario eta Zeharkalea kaleetako sarbideak erregulatu behar dituen semaforo-instalazio konplexu batean. Hortik aurrera, N-634 Areitiora igotzen hasten da malda handian.

Gaur egun, N-634 errepideak trafiko handia du Ermuan zehar. Bizkaiko Foru Aldundiaren 1994ko neurketek honako emaitzak izan zituzten:

N-634 errepideak trafiko handia du Ermuan zehar
Neurketa-gunea EBI Ibilgailu astunak (%)
Areitio 8.261 15,0
Gipuzkoa Etorb. 17.868 9,8
Eibarrekiko lotura 13.334 15,6

Gora

Antzemandako arazoak

Hiriaren VI. Mendeurrena kaleko trafikoa

Datuei erreparatuta ondorioztatzen da N-634 errepideak, hiria zeharkatzen duen tartean, ibilgailu-trafiko handia duela, eta ibilgailuetako asko astunak direla; horretaz gain, kontuan hartuta errepidea ez dela zabala, zeharbide hori gogaikarria eta oso arriskutsua dugu.

Aparkatzeari dagokionez, autoek aparkatu behar dutenean eta aldi berean industrietako zamalanak –neurri apalagoan saltokietakoak– egin behar direnean, horien guztien artean interferentziak izaten dira; ondorioz, auto-ilarak sarritan sortzen dira.

Proiektuak

Dauden proiektuei dagokienez, indarrean dagoen Plan Orokorrak ezarritako ordenaziora jo behar dugu.

Areitioko igoeran, Planak kontuan hartzen ditu Errepide eta Autopistetarako bi Zerbitzugune, errepidearen alde banatan 20 m-ko zabalera duten zerrendekin.

Proposamen osagarri gisa, Plan horrek bide horren ordenazio globala eta xehatua sartzen du. Horren asmoa bidea hiriarentzat berreskuratzea da, izaera-aldaketa eragin nahi duen tratamendua aplikatuz, “errepide” izatetik “kale” izatera aldatu dadin.

Denbora luzean erakundeek nahiz herritarrek gogoan darabilten proiektua Ermuko saihesbidea da; eta areago ere Eibarko saihesbidearen lehen fasea burutu eta erabilgarri jarri denetik; hain zuzen ere, saihesbide horrek amaiera izango du San Lorenzo aldean, Zaldibarko udal mugartean.

Deba Barreneko Lurraldeko Plan Partzialean Iparraldetik igaroko den saihesbide bat eraikitzea proposatu da; saihesbide horrek Trabakuarako lotunea izango luke, (BI-3301), bai eta Mallabirako irteera (BI-3302). Hasieran, proposamen hau zentzuzkoa izan daiteke lotura guztiak bilatu nahi direlako, baina burutzeko oso konplexua da, ezaugarri topografikoak (malda handi-handiak, ibar sakonak) nahiz erabileren arazoak (harrobia, Ongarai parkea, Sta. Anako hazkundea) direla-eta.

Bizkaika Etorbideko trafikoa

Bizkaiko Foru Aldundia ohartu da konponbidea bilatu behar dela Ermutik igarotzen den N-634-ren zeharbiderako; horregatik, eta proposamenik egin baino lehen, orain gutxi inkesta bat egin du Ermuko trafikoaren ezaugarriak zein diren zehatz jakiteko.

Inkestan gune-sistema bat ezarri zen (5 gune, irteera bakoitzeko bat). Gune horiek bi egunetan behatuz, Ermuko sarbide eta irteeren egoera ikusi zen, eta neurketa edo kontaketa egi zen. Azterlanean gune ugari ezarri ziren (ia 40), baina geuk horiek guztiak eragiketa taldetan sinplifikatuko ditugu. Informaziorako lehen osagai gisa, jatorri-helmuga matrizea erakusten da, egindako taldekatzea kontuan hartuta.

Emaitzek honakoa agertu zuten: Ermuan guztira 38.600 joan-etorri egiten dira egunean (datu hori neurketa/inkesta-guneetan hartu zen); joan-etorri horietatik 11.219 Ermutik irteten dira (%29), 10.506 Ermura sartzen dira (%27), eta gainerakoek, 16.875ek, Ermua igarobide dute (%44). Horiek sarrera eta irteeretan zenbatu direnez, iragaitzako ibilgailuen benetako kopurua erdia da, hau da, 8.437.

Jatorria eta helmugaz gain, sarrera- (edo irteera) eta jatorri- (edo helmuga) guneak kontuan hartzen badira, gutxi gorabehera esan daiteke zein bide erabiltzen ari den joan-etorriak egiteko. Inkestan jakin daiteke zein lotura ezartzen den. Han zuzen ere, loturarik behinenak Ermua eta Eibar artean egiten dira, 7.200 joan-etorri zenbatu ziren-eta (benetako joan-etorrien ia laurdena). Saihesbide bat egitekotan, Ermuan gune-lotura bat ez bada aurreikusten, joan-etorri horietako bat bera ere ez da bertatik igaroko.

Intentsitate txikiagoko loturak ezartzen dira Eibarren eta Durangaldearen artean, Eibarren eta Bizkaiaren artean, Deba Barrenaren eta Eibarren artean, eta Bizkaiko gainontzeko aldeen eta Gipuzkoaren artean. Lotura horietako asko N-634 errepidearen bitartez egiten dira.

Loturak ezartzen dira Eibarren eta Durangaldearen
Jatorria/Helmuga Mall Ermua M-Os M-Tr Zald Eibar ENC Rmu A.De M-L Dur B.De R.Gi R.Bi R.AI GUZTIRA
Mallabia   77     14
720   4 75   37 231 69 14 9 1.250
Ermua 91 1.511 858 559 207 3.913 20   377 183 1.434 615 373 110 69 11.219
Mallabia Osma 24 785   21   496     45   11 63 29 17   1.492
Mallabia Trabakua   393 60   22 430   2 51   37 84 69 44 3 1.194
Zaldibar 26 201   1   609 2   3     107 40 8   1.077
Eibar 760 3.307 447 318 484   41     355 2.070 25 93 1.001 42 8.942
Ebro, Nafarroa, Catal. 3 24 2 11 5 31       13 27   10 11   138
Munduko Gainontzeko Lekuak           8         5         14
Deba Goiena 116 239 24 90   7       19 63     34   593
Markina-Lekeitio   249       231 2 5 6   5 18 14 60   590
Durangaldea 27 1.291   45   2.179 6 11 8     500 302     4.370
Deba Behera 230 624 62 96 135 38       8 454     297 9 1.953
Gipuzkoako Gainontzeko Lekuak 65 560 42 66 62 208     7 41 270     669   1.991
Bizkaia eta Kantabriako Gainontzeko Lekuak 76 1.063 29 56 4 1.063 5 41 87 70   381 629 4   3.507
Araba eta Burgosko gainontzeko lekuak 29 100 6 2   101   5   16     11     270
GUZTIRA 1.447 10.506 1.530 1.267 934 10.035 76 67 659 705 4.412 2.023 1.637 3.169 133 38.600

Honainokoak datu orokorrak izan dira, eta intuizioz bada ere, mugigarritasunari buruzko datuak ezartzea ahalbidetzen dute, hau da, joan-etorriak nondik nora egiten diren, baita zein bidetatik egiten diren. Honi atxikita ikus daiteke inkestaren emaitzei buruzko eskema; bertan ikus daitekeenez, joan-etorriak zein bidetatik egiten diren jakiteko hainbat emaitza ezarri ahal dira. Horretarako, inkestako gune bakoitzerako irteerak emango dira (Eibar, autopista, Areitio, Urtia eta Trabakua).



Itzaleztatuta agertzen dira N-634 errepidearen hiri-zeharbidea nahitaez erabili behar duten joan-etorriak. Guztira 8.211 bidaia dira. Gainera, kontuan hartzen baditugu N-634 osoa nahi horren tarteren bat erabili behar duten joan-etorriak (azpimarratutakoak), N-634 errepideko joan-etorriak guztira 19.800 izango lirateke. Horiei N-634 errepidean tarte laburragoetan sartu eta irteten diren bidaiak ere gehitu ahalko genizkieke, baina oso gutxi izango lirateke.

Trafikoa Aretiotik behera

Jarraian ondorio batzuk ezarriko ditugu, agertutako informazio guztiari buruz:

Saihesbidea eskatzeko logotipoa

Ermuan saihesbidea eraikitzeko zenbait baldintza ezarriz gero, hasierako ondorio batzuk ezarri ahal dira:


Ermuko sarrera/irteeren planoa

Mugikortasun Datuak irudiaren deskripzioa [D]

Gora

Errepideko garraio publikoa

Errepideko ibilbide luzeko garraio publikoa Ermuan hiru enpresaren ardurapean dago. Honako zerbitzuak eskaintzen dira:

Errepideko ibilbide luzeko garraio publikoa Ermuan hiru enpresaren ardurapean dago. Honako zerbitzuak eskaintzen dira:
Enpresa Ibilbidea Eguneko zerbitzu-kopurua
Bizkaibus Ermua/Bilbo (zuzenean autopistaz) 30 (astelehenetik igandera)
Bilbo/Ermua (zuzenean autopistaz) 32 (lanegunetan) 31 (larunbatetan) 30 (jaiegunetan)
Ermua / UPV-EHU 10 (eskola-egunetan)
UPV-EHU / Ermua 9 (eskola-egunetan)
Ermua/Bilbo (geldiunea Galdakaoko Ospitalean) 16 (astelehenetik larunbatera) 15 (jaiegunetan)
Bilbo (geldiunea Galdakaoko Ospitalean)/Ermua 16 (astelehenetik larunbatera) 15 (jaiegunetan)
Pesa Ermua / Donostia 4 (lanegunetan) 3 (larunbatetan) 1 (jaiegunetan)
Donostia / Ermua 3 (lanegunetan) 2 (larunbatetan) 1 (jaiegunetan)
EuskoTren Ermua / Mendaro 32 (lanegunetan) 16 (larunbat eta jaiegunetan)
Mendaro / Ermua 31 (lanegunetan) 15 (larunbat eta jaiegunetan)

Aldirietako garraio-zerbitzuari dagokionez, Eusko Trenbideak enpresako autobusek Ermua lotzen dute inguruko udalerri nagusiekin. Ermuan, zerbitzu horren geldiune guztiak N-634 errepidean daude.

Zeharkaleko geltokian autobusa bidaiariak hartzen


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo