Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Trenbide sarea


Itzuli

Euskotren ustiatzen duen Bilbo-Donostia/San Sebastián lineak osatzen du.

Sarearen deskribapena eta zerbitzuak

Trenbidea udalerriko hegoaldetik ibiltzen da, bide elektrifikatu bakarra baliatuta. Mendebaldetik, Lezurdi Basotik sartzen da, tarte batean Beko-Ererketa errekarekin paraleloan ibiltzen da, eta ondorengo tartean Ego ibaiarekin (Uretamendiko hegalean); Espillan tunel laburra igaro ostean, ibilbideak bihurgune sakon eta estu bat egiten du hirigunearen ertzeraino hurbildu arte; azkenik, San Lorenzoko ekialdetik Eibarrerantz jarraitzen du (Zaldibarreko udal mugartean geldiune bat egiten du).

Ermutik igarotzen den ibilbidearen tartea Lezurdi Basoan hasi (kota: +225) eta beherako malda nabarmenean jaisten da San Lorenzoraino (kota: +180), eta malda leuntzen da geltokiraino hurbildu ahala (kota: +172); beherako maldan jarraitzen du San Lorenzoko geralekuraino (kota: +152).

Zerbitzuari dagokionez, Ermuak geltoki bat eta bi geraleku ditu. Geltokia nasa bakarrekoa da; bertako eraikinean bidaia-txartelak saltzen dira, eta lineako langileek bertan lan egiten dute. Errotabarri eta San Lorenzoko geralekuek sarbide-kontrola eta txartel-salmentako zerbitzua dituzte.

Trena udalerriko geltokian

Trenbideak ematen duen zerbitzuan bi mota bereiz daitezke: bata, eskualdeko zerbitzua, eta bestea, Eibarrekin lotura egiten duen ”tranbia” zerbitzua:


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo