Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Bide sare osagarria


Itzuli

Eskualdeko bide sare estrategikoa osatzen du, eta bi maila ditu:

Lehen mailako bideak: Trabakua mendatearekin lotzen duen BI-3301 errepidea eta Mallabiarekin lotzen duen BI-3302 errepidea

Bietan, errepideak garrantziaren araberako tratamendua jasotzen du. Mallabiko errepidean, industrialdeen ondoan dauden guneen ertzetarako tratamendu egokia egiten da.

Gizon bat Abeletxeko bidetik paseatzen

Gainera, oinezkoei dagokienez ere, garrantzi handiko alderdia da Ermua eta Mallabiaren arteko lotura. Horretarako, bidearen alboetan espaloiak daude, eta espaloi zabal bat egin da; horretan belar-zerrenda bat jarri da, ibilgailuek erabiltzen duten bidea eta espaloia banatzeko.

Markinako errepideari dagokionez (BI-3301), oinezkoentzako erabilera egokia aurkitu da oinezkoen bide bat eginez. Horrek errepideaz aparteko tratamendua du, eta biak paraleloan doaz udal mugartearen azkeneraino.

Landa-bideak: Udal mugarteko baserrietarako sarbideak

Horiek dira Urko baserriko bidea (Abeletxe Baserria, Elorrieta-Bekoa Baserria, Elorrieta-Goikoa Baserria), Beranoko bidea (Rekalde Baserria, Urko-Bekoa Baserria, Urko-Goikoa Baserria), Eitzagako bidea (Espilla Baserria, Telleria Baserria) eta Uretamendiko bidea (Ureta Baserria).

Bide horien egoera, oro har, nahiko ona da, zerbait nabarmentzekotan, aipatu beharko litzateke geometria aldetik bideak konplexu samarrak direla (malda handiak, bihurgune-erradio txikiak, zabalera gutxia), lurrazalaren ezaugarri topografikoen ondorioz.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo