Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Altzariak


Itzuli

Orberen ondare aberatsa nabarmena da elizaren altzarietan, batez ere erretaula nagusian, organoan eta kardinalaren beraren hileta monumentuan eta bere kaperan.

Erretaula makina barroko ikusgarria da, pintatu gabeko intxaur zurezkoa, apainketaz zamatutako zutoin salomonikoak, uhaleria militarraz bereziki. Eskultura polikromatuak dauzka -ikusgarria Santiago mairuen gainetik zamalkatzen Clavijoko gudan-, inoiz Juan Antonio de Hontañon kantabriarraren zizelkatze manerarekin lotu egin dena.

Erretaularen hainbat elementu formal bat datoz organokoekin, monumentala eta polikromiarik gabeko zurezkoa hori ere, balitekeelako obra biak proiektugile berarenak izatea; beharbada Zuaznabar, ebanisteriako egituretan ere aditua baitzen.

Xumeagoak dira urrez polikromatutako gainerako zurezko lau erretaulak, proto-errokoko eta errokoko estilokoak. Ezkerrekoan nabarmentzen da Amabirjina Haurrarekin marmol irudia, alemaniar jatorrikoa eta, inskripzioaren arabera, Lope de Buztintza ermuarrak 1542an oparitutakoa. Eskumakoan interes berezia du Haurra eskutik helduta duen San Josek, zur landu bikaina, egiantzekoa eta dinamikoa; horren egileak ezinbestean izan behar du kanpokoa, gortesaua.

Aldiz, xumeagoak dira koruaren azpiko irudiak eta hileta-kutxa gaineko kardinalaren jaspezko bustoa.

Santiago elizaren altzariei buruzko iruzkina Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Ondare Historikoko Zerbitzuak argitaratutako "Bizkaiko Ondare Historikoa-Santiago eliza" liburutik hartu da.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo