Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Gure ingurune fisikoaren azterketak xede du gure lurraldearen ezaugarri fisiko eta biotikoak ezagutzea, udalerrian dauden baliabide naturalak baloratzeko. Horrela, lurraldearen erabileretan mugak edo lehentasunak ezarri ahalko dira, erabilera hori ezaugarriei egokitzeko eta baliabide horiek iraunarazteko. Gainera, azterketa horrek hiriaren hedatzea ebaluatu behar du. Azken batean, azterketen bidez jakin ahal da inguruneak zein aukera duen, baliabide naturalak erabiltzen duen edozein jarduera egiteko.
Beraz, helburu nagusia da honakoak bateragarri izan daitezela: udalaren kudeaketa eta Ermuan dauden baliabideak iraunaraztea. Horretarako, alde batetik lurraldearen sailkapena egiten da, babes edo erabilera mailen arabera; bestetik, kasuan kasu baliabideen babeserako egin behar diren jarduera edo murrizketak adierazten dira.
Gure ingurune fisikoa hobeto ezagutzeko ondoko alderdiei erreparatuko diegu: