Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Historia


Itzuli

Euskal Herriaren historian aditua den Shelma Huxley historialari garrantzitsuak, Aldous Huxley idazle ingeles ospetsuaren bilobak, hainbat aldiz egin du Lobiano Jauregiaren aipamena, eta horren interes historikoa azpimarratu izan du.

Donostiako Aquarium-ean erakusten den euskal baleontzi baten erreplika
Donostiako Aquarium-ean erakusten den euskal baleontzi baten erreplika

Berak dioenez, jauregi hau Euskal Herrian XVI. mendeko errenazimenduak dituen harribitxietako bat da, eta argi erakusten du Ermua bezalako herriek zenbaterainoko garrantzia izan zuten ”Indiatako Ibilia” izeneko hartako itsasontziak eraikitzeko kapitala ekartzerakoan. Teoria horrek erabat deuseztatzen du horretarako kapitala kostaldeko herriek bakarrik jartzen zutelako teoria.

XVI. mendeko zenbait agiri aztertzean, Shelma Huxley-k ondorioztatzen du Lobiano jauregiaren lehenengo jabea XVI. mendeko Euskal Herriko pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat izan zela.

Lobianok itsasontzi-armadore gisa parte hartu zuen Kolonen aurkikuntzatik aurrera Mundu Berriarekin ezarritako merkataritza-ibilbidean, ”Indiatako Ibilia” izenekoan, alegia. Lobianoren merkataritza-jardueraren oinarria Bilbon burdina-mineralaren erosketa zen. Mineral hori bere ontzian zamatzen zuten Sevillako portura eramateko, hori baitzen Indiekin merkataritza egiteko gune nagusia.

Han, mineralaren salmentarekin lortutako diruaz, gatza erosten zuen eta berriro ere Ternura (Kanada) abiatzen zen; bertan, arrantzan harrapatutako bakailaoa gazitzen zuten Sevillan erositako gatzaz. Ternuan hilabete batzuk igaro ondoren Bizkaira itzultzen ziren bakailaoa saltzeko.

Lominokoa jauregiaren atean zizelkatuta dauden Lominoko  armarriak

Jarduera hori konta ezin ahala aldiz egin zuten, eta hainbat pasadizo ere gertatu zen, esaterako Sevillara joan nahi ez zuten marinel haiena, izan ere, ez zuten bertara joan nahi, Lobianok gero Ternuara eramaten ez bazituen.

Antza denez, Lobianok aldi berean itsasontzi bakarra izaten zuen; horrela, ontzi bat zahartzen zenean, Sevillan saldu eta beste ontzi berri bat erosten zuen.

Euskal marinelek Kanadako kostaldean utzitako aztarnari buruz, historialari honek azaltzen duenez, Kanada ekialdeko kostaldean, gaur egun oraindik ere hondartza askotan aurki daitezke garai hartan eraikitako etxeen teilen hondarrak. Herri horretan bizi ziren indiar tribuek ez zuten horrelako materialik erabiltzen; euskal marinelek ekarri zituzten.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo