Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Barrualdea


Itzuli

Udaletxea barrutik

Valdespina Jauregiaren espazioa bao handi baten inguruan egituratuta dago. Bao horren perimetroan gelak antolatzen dira eraztun gisa; biak, baoa eta gelen eraztuna altxaera berdinean taxututa, behe solairutik goiko solairuraino.

Guneko baoa eskailera nagusiaren kutxa da: sileria-harresiz estalita dago, eta horietan bao dintelduak irekitzen dira, apaingarri lauez inguratuta; horien bidez argiztatzen dira jauregiko barrualdean dauden gelak. Gune zabal horrek eskaileraren kutxa osatzen du, baina soilik zati batean, eskailera ez baita igotzen lehen solairutik gorago. Kutxaren gainontzeko zatia ez da eskailerarako euskarria, argiztatze eta aireztatze-gunea baizik. Eskailerak, alboratuta, goiko bi solairuak lotzen ditu sartaldeko fatxadaren erdialdean. Eskailera-atalak egurrezkoak dira.

Eskailera nagusiak hiru atal ditu, harrizko mailekin. Harresietan eta zutabe toskanar batean jarrita dago, eta baranda burdina landuzkoa da. Beraz, beste eskailera osagarriaz bestelako kalitate-mailan taxututa dago.

Eskaileraren baoa petxina gaineko kupulak estaltzen du. Kupula, berriz, linternak estaltzen du. Hori nekez ikus daiteke sarreratik, hogei bat metroko altueran baitago.

Karratu hori inguratzen dute jauregiaren gelek. Horiek lau fatxadetara irekitzen dira, eskaileraren kutxak berak karga-horma gisa lagunduta; hori guztia egur noblezko forjatuen gainean.

Eraikinaren barruko itxurari dagokionez, multzoa oso garbi taxututa dago, eskaileraren diseinua eta eraikinaren kalitate ona direla-eta. Ederra, proportzionatua, monumentala, ezin hobeto antolatua, Euskal Herrian ditugun Borbondarren garaiko arkitekturaren adibiderik onenetariko bat da.

Valdespina Jauregiaren barrualdeari buruzko iruzkina Elexpuru Argitaletxeak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarentzat argitaratutako "Monumentos de Euskadi: Vizcaya" lanetik hartu da. (III: Liburukia, 1985ek argitaraldia).


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo