Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hidrologia


Itzuli

Leku zehatz bateko ezaugarri hidrologikoak deskribatzea uraren banaketa, uren masa-motak, eta kopuru nahiz kalitatea azaltzea da.

Ingurune fisikoaren azterketetan, urari buruz hainbat alderdi hartzen da kontuan:

Beraz, uraren kalitatea ez da termino absolutu bat; beti egoten da erabilera edo jarduera baten mendean.

Erreka baten irudia

Ingurune fisikoaren azterketen barruan, ura ezin da aintzat hartu beste elementuetatik bananduta, elkarren arteko dependentzia handia baitago. Urak funtsezko zeregina du eskualde baten kliman, zoruaren nahiz landaretzaren atala den aldetik. Ur-masa eta ibilguen kokalekua, arro hidrografikoen itxura eta uraren kalitatea nahiz kopurua hainbat eragileren mendean daude, besteak beste: topografia, malda, agerikotasuna, gizakien jarduera; eta azken horiek, era berean, lehenengoen eragina izaten ohi dute.

Atal honetan azaldu nahi dira Ermua udalerrian gainazaleko uren formak, ezaugarriei eta banaketari dagokionez.

Ermua udalerri osoa Deba ibaiaren arroan dago, eta aldi berean, lurraldearen hegoaldean dabilen Ego ibaiaren azpi-arroan. Azken hori mendebalde-ekialde norabidean ibiltzen da, eta Zaldibar udalerriarekin muga naturala egiten du. Urak Deba ibaian isurtzen ditu, Eibarretik beherago.

Ego ibaiak Ermuko hirigunean bat egiten duten Berano, Rekalde, Hambre eta Urtia erreken urak jasotzen ditu. Ur-ibilgu horien ezaugarri nagusia da hirigunetik igarotzean guztiz kanalizaturik daudela edo ia-ia ibai-bazterrik ez dutela.

Orokorrean, garrantzi txikiko ur-ibilguak dira; irregularrak dira, eta ekaitzen mendean egon ohi dira. Udan ur-emari txiki-txikia izaten dute. Mendi-hegal malkartsuetan zehar ibiltzen dira, eta bertan isurketa-urak jasotzen dituzte.

Berano errekak Hambre errekaren bat egiten du harrobiaren inguruetan; hortik aurrera, ibilgua hirigunearen azpitik kanalizatuta dago. Beste aldetik, Urtia errekak ere tarte batzuk kanalizatuta ditu industrialdearen azpitik. Zeharrekobueltako eraikinean hasita, Urtia erreka hirigunearen azpitik kanalizatuta ibiltzen da, AP-8 autopistako ordainlekuaren azpian urak Ego ibaian isuri baino lehen.

Gora

Gainazaleko uren beste hainbat forma

Drogetenitturri iturriaren irudia

Udalerrian gainazaleko uren beste hainbat forma dago, besteak beste iturriak, putzuak eta ur-zundaketak:

Uraren kalitatea

Ermuan zehar ibiltzen diren ibilguetako uren kalitatea urria da, ibiltartean dauden metalurgia-industria ugarien isurketek industria-kutsadura handia eragiten dutelako.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo