Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hidrogeologia


Itzuli

Akuifero terminoa aplikatzen zaio euren poro eta arrailduretatik ura igaro ahal den egitura geologikoei. Hain zuzen, metakin horiek gure beharrizanak betetzeko kopuru nahikoetan erauzi daitezke.

Euren iragazkortasuna kontuan hartuta, egitura geologikoak ondoko motetan sailkatu daitezke: iragazgaitza, iragazkortasun txikia, tarteko iragazkortasuna eta iragazkortasun handia.

Ondoko taulan agertzen da Ermua udalerrian dauden iragazkortasun-moten eta litologia unitateen arteko elkarrekikotasuna:

Iragazkortasun-moten eta litologia unitateen arteko elkarrekikotasuna
Litologia Iragazkortasuna
1. Ale xeheko harri detritikoak Txikia, porotasunaren ondoriozkoa
2. Tuparriak Iragazkorra
3. Tuparri-kareharriak, tuparriak, kareharriak eta kalkarenitak, txandakaturik Txikia, pitzaduraren ondoriozkoa
4. Kareharriak Handia, pitzaduraren ondoriozkoa

Iragazkortasunaren arabera, hiru litologia-multzo nagusi bereizi daitezke:

Horrenbestez, esan daiteke Ermuko udal mugartean nagusi direla pitzaduren ondorioz iragazkorrak diren lurzoruak. Iragazkortasun handiko metakinak dira URKO-ALDE harrobian erauzten diren kareharriak. Horiek lurraldearen iparraldeko erdian eta hegoaldean ere azaleratzen dira. Material iragazgaitzak kareharrien ondo-ondoan agertzen dira.

Gora

Akuiferoen zaurgarritasuna

Udalerriko ur-jauzi baten irudia

Ermuko udal mugartean dauden lurrazpiko baliabide hidrikoen balorazioari dagokionez, kutsadurari aurrea hartzea ezinbestekoa da. Horretarako, eragotzi behar da jarduera kutsatzaileak kokatzea akuiferoen birkarga zuzeneko guneetan nahiz ura lurrazpiko akuiferoetan isurtzen deneko guneetan, lurzoru iragazgaitzak badira ere.

Prebentzio hori egokiro aurrera eramateko, oinarrizkoa da Eusko Jaurlaritzak EAEko akuiferoen kutsadurarekiko zaurgarritasunari buruz egindako azterlanera jotzea. Bertan 1:25.000 eskalako kartografia agertzen da, EAEko lurrazpiko akuiferoetan kutsadurak izan dezakeen eragina adierazita. Halaber, aldagai horren arabera erabilera eta jarduerak arautzeko proposamena agertzen da.

Azterlan horretan oinarrituta, gure akuiferoen zaurgarritasunaren mapa taxutu daiteke, iragazkortasun mapak eta birkarga-guneenak gainjarriz. Zaurgarritasun motak sailkatzeko, iragazkortasunaren eta birkarga-guneen arteko konbinazio guztiak datu-base batean baloratu dira; horrela, lurraldea sei kategoriatan sailkatu ahal da.

Kutsadurarekiko zaurgarritasuna kontuan hartuta, ondoko kategoriak bereizi daitezke:

Ermuko udal mugartean nagusi dira oso zaurgarritasun txikiko guneak, ezaugarri litologikoen ondorioz; hala ere, badaude tarteko zaurgarritasuneko beste gune batzuk. Azken horiek aldizka akuifero txiki gisa agertzen diren hareharrizko guneei dagozkie.

Azaleko jalkinak

Ermuko udal mugartean ez dira oso ugariak azaleko jalkinak, batik bat malda handien ondorioz; higaduraren ondoriozko metakinak inon gelditu eta biltzea ezinekoa baita. Egotekotan, Udalan zehar ibiltzen diren erreketako alubioi-lautada estuetan alubioi-jalkinak agertzen dira, baina oso urriak dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo