Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Geologia


Itzuli

Gizakiaren jarduerak zein substratutan ezartzen diren ondo jakitea funtsezkoa da jarduera horien eragin eta arriskuak zehazteko, eta lurraldeak zenbaterainoko jarduera onar dezakeen erabakitzeko.

Geologiari dagokionez, Ermua udalerria Arro Kantabriarrean dago. Horren ezaugarria Goi Kretazikoko eta Eozenoko metakinen ugaritasuna da. Lehen aroari dagozkio tuparriak, tuparri-kareharriak eta hareharriak, eta bigarrenari, berriz, hareharriak, buztinak eta kareharriak.

Materialak ikuspuntu geologikotik begiratuta
Geologia unitatea Litologia unitatea
23. Lutita beltzak, hareharriarekin tartekaturik 1. Ale xeheko harri detritikoak
19. Tuparriak eta tuparri-kareharri arrosa eta berdexkak 2. Tuparriak
16. Flysch erako txandakatzea: kareharri hareatsu edo limolitikoak eta tuparriak (Kretazikoa)
24. Flysch erako txandakatzea: kareharri hareatsu edo limolitikoak eta tuparriak (Tertziarioa)
3. Tuparri-kareharriak, tuparriak, kareharriak eta kalkarenitak, txandakaturik
21. Kareharri estratifikatu arrosa edo berdexkak 4. Kareharriak

Udalerrian azaleratzen diren metakinak litologia-unitatetan taldekatu dira, kontuan hartuta harrien osagaiak eta higaduraren eraginpean duten portaera. Aurreko taulan agertzen da geologia unitateen –Euskal Energiaren Erakundeak egindako 1:25.000 eskalako mapa geologikoetatik hartutakoak– eta litologia unitateen artean dagoen elkarrekikotasuna. Jarraian, udalerrian dauden litologia-unitateak azaltzen dira:

Gora

Harrisko hormaren irudia

1. Ale xeheko harri detritikoak

Lutita eta argilitak, Eozenoko hareharri-mailekin tartekaturik.

2. Tuparriak

Honetan sartzen dira buztinezko osagai nabarmena duten material karbonatatuak. Tuparri-kareharri edo limolitazko tarteren bat ager daiteke, buztinak apalago edo nabarmenago agertzen diren neurrian. Ermuan Goi Kretazikoko tuparriak eta tuparri-kareharriak dira.

3. Tuparri-kareharriak, tuparriak, kareharriak eta kalkarenitak, txandakaturik

Unitate honetan sartzen dira funtsean material karbonatatuek osatutako txandakatzeak, litologietako bat edo bestea ugariagoa den begiratu gabe. Kretazikoko eta Tertziarioko flysch erako egiturak dira.

4. Kareharriak

Hemen agertzen dira karbonato ugaridun unitateak, batik bat kareharriak, edozein motatakoak direla ere (kalkarenitak, kareharri bioklastikoak, nodulutsuak, estratifikatuak, hareatsuak, etab.)

W

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo