Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermua udalerriak 6,49 Km2-ko azalera du. Bizkaiko Lurralde Historikoko ekialdeko muturrean dago, Gipuzkoarekin mugakide, Durangaldea eskualdean. Hegoaldean Zaldibarrekin (Bizkaia) muga egiten du; mendebaldean Mallabiarekin (Bizkaia) eta Ekialdean Eibarrekin (Gipuzkoa). Guztira 16.488 biztanle ditu; horrek Durangaldeko biztanleria–dentsitaterik handiena egiten du: 2.540 bizt./Km2.
Udalerriaren lurraldeak Aro Sekundarioan sortu ziren, eta Aro Tertziarioaren azken aldeko mugimendu orogeniko alpetarren ondorioz altxatu eta tolestu ziren.
Mugimendu horien ondorioz udal mugartea zeharkatzen duten kareharri eta hareharrizko mendi egiturak sortu ziren: ekialdean mendi lerro bat altxatzen da Udala menditik Ermuraino; bertan dago tokirik garrantzitsuena, Urko mendia (791 m.), alegia, Deba eta Artibaiko arroak banatzen baititu.
Hirigunea ibai baten haran sakonean dagoenez, Ermua inguruko beste hainbat udalerri baino altuera txikiagoan dago (121 m.), arroila estu honen alde banatan hegal malkartsudun mendiak egon arren.
Udal mugartearen azalera 6.490.000 m2 da. Lurraldearen mugak Don Juan Infanteak eman zituen lehenago. Mallabia eta Zalduako elizateetatik banandu ziren eta zehatz-mehatz zedarrituta geratu ziren Juan Infanteak, Bizkaiko XXIII. Jaunak, 1372ko urtarrilaren Burgosen emandako fundazio-eskrituran:
Comenzando
de la piedra crucijada de Olaerreaga por el bando
arriba, al pasaje de Pagazubiaga é donde por el camino real
adelante
fasta la Hermita de Santa María de Areitio, é donde
por el camino ajuso
al arroyo de Mallagarai, é donde á suso al arroyo
que desciende de las
tejerías a pasaje de Eztacona, é donde arriba a dicho
Eztacona, ó del
dicho Eztacona a Artiaga, é del citado Artiaga al arroyo
que pasa
Berano Aguirre, é por el camino adelante a Berano Goitia,
é donde al
arroyo que está ... (1)
Zalduarekin etengabeko auzi eta eztabaidetan 348 urte baino gehiago eman ondoren, azkenik mugarteak zedarrituta geratu ziren, Berrizeko hilerrian 1453ko1 maiatzaren 7an emandako transakzio eskrituraren arabera.
Gaur egun, Ermuko lurraldeen mugak honako hauek dira: Mallabia, Zaldibar eta Ermua arteko hiru mugen gunetik, hau da, Telleria baserritik 230 m-tara, Zaldibar errekan gora, mugak ibaibidea jarraitzen du San Lorenzo auzoraino, Forjas Areitio dagoen alderaino, eta hortik banaketa egiten duen mendi bizkarra jarraitzen du Elorreta Bekoaraino eta Urko mendiaren tontorreraino.
Bertatik muga-lerroak Irumugarrietaraino jarraitzen du, Ermua, Mallabia eta Eibarren arteko hiru mugen lekuraino, alegia. Gero, isurkian behera Berano errekarantz eta Ermua-Gomezeaga errepiderantz, Urtia industrialdean dagoen Microdeco enpresaren parean. Alde horretatik Vista Alegre igaro Areitio gaineraino, eta hortik lehenago aipatutako Zaldibar errekaren hasieraraino. Han elkartzen dira Mallabia, Zaldibar eta Ermuaren mugarteak, Telleria baserria baino gorago.
(1) Tomado de la Escritura de Fundación, Privilegio del Infante Don Juan, Señor de Bizkaia, concediendo a la Puebla de Hermua título de Villa y Fueros de Logroño.