Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Eraikina


Itzuli

Valdespina jauregia eraikin handia da. Elementu nabarmen hauek ditu: erdiko eskailera, Santiago elizaren kanpandegiarekin aurrez aurre dagoen goiko linternarekin, eta lorategira oparo irekitzen den ekialdeko fatxada.

Eraikineko guneak erdiko baoaren inguruan antolatuta daude. Baoaren helburu nagusia barrualdea argiztatzea da –horregatik dago estalita linternan irekitzen den kupulaz– eta horiez gainera, lehen solairurako eskailera gisa erabiltzen da.

Eraikinaren lau fatxadetatik kalera eta elizara begira dagoena da nagusia. Fatxada honetako sarrera erdiko ardatzaren pare dago. Erdikoaren simetrikoak diren beste lau ardatzek saretxoa eratzen dute. Zenbat eta gorago, hainbat eta korapilotsuagoak dira leiho inguruetako moldurak, baina hirugarren solairuan frontoi klasikoek zertxobait arintzen dute efektu hori.

Fatxadaren ertz banatan Orbetarren eta Larreateguitarren armarriak ageri dira, orbelaz ikusgarriro inguratuta. Balkoietako burdina landuek aparteko aipamena merezi dute. Berebizikoak dira, nahiz eta estetika tradizionalaren eredukoak izan.

Atzeko fatxada ere ederki taxututa dago, erabilgarritasuna eta estetika uztartuz. Hiru solairuko pantaila polita da, diseinu desberdineko hiru loggiatan banatua. Beheko solairuan hiru bao daude, erdikoan puntu erdiko bost bao, kubo antzeko kapitelen gainean, eta goikoan puntu erdiko beste bao batzuk leihoburu estuagoekin konbinatuta. Leihoburuetako apaingarriak plaka orbandunak dira.

Eraikinaren elementu nagusietako bat goiko kupula da. Horren azpian danbor oktogonala dago, erlaitza eteten duten lau okulurekin. Kupula bera borobila da eta tontorrean pinakulua, bola eta haize-orratza ditu. Kupulak eta parrokiaren kanpandegiak antzeko itxura dute eta bata besteari begira daude, pendent orekatua eratzen dutela.

Valdespina Jauregiari buruzko iruzkina Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Ondare Historikoko Zerbitzuak argitaratutako "Bizkaiko Ondare Historikoa-Valdespina Jauregia" liburutik hartu da.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo