Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Eraikina


Itzuli

Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, sileria eta silarrixkaz taxutua. Kalera begira dagoen aldea inpostazko plakaz banaturiko bi altueratan antolatuta dago, eta alde hori zulatzen dute hainbat bao dintelduk, gainean frontoiak ageri dituztela; horiez gain, altuera handiko ate dinteldua ikus dezakegu, oinarri handidun zutabe joniarren artean.

Ateburuaren gainean kuxin itxurako paramentua ageri da, eta horien gainean, harrian landuta, medailoi gisara, beharbada Lobianotarren familiako kideak irudikatzen dituzten buruak. Armarri handi bat du; horren azpian, zaldun baten bustoa, ezpata eskuineko sorbaldaren gainean duela. Buruko apaindura, Carlos V.aren tankerakoa, errenazimendu garaikoa dela ikus dezakegu.

Portalearen apaindura balkoi nagusiarekin lotzen da; azken hori ere zutabe joniarren artean ageri da, buruan hiruki itxurako frontoi bikoitz erdibitu bat duela.

Eguterak hainbat osagai oso interesgarri ditu: puntu erdiko lau arku, molduraz landutako eta pilastra bidez eutsitako arkuak, burdina forjatuzko karelak... Fatxada nagusiaren eta eguteraren arteko angeluan oraindik irauten du garitoi batek, antzina gotorleku eta dorre izandako eraikinek berezko dutena.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo