Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Eraikina


Itzuli

Elizak ehun eta hogeita bost urte baino gehiago zeraman obretan. 1600 ingurutik ari zen eraikin errenazentista oso eder bat eraikitzen, estribo artean alboko kapera altuak dituen hiru tarteko nabe bateko eliza motari dagokiona, alegia. Nabearen aurrealdean, gainera, kapera nagusi oktogonal estuago bat dago. Azken emaitza eliza handia da, ahalduna, hiru nabetakoak baino ekonomikoagoa, eta, hala ere, antzeko prestazioak dituena.

Elizakoa koruaren balkoiaElizako gurutzeria

Kanpandorrearen beheko aldea prisma paralelepipedo hutsekoa da, estribo markaturik gabea, hauek barrualdera sartuta daudelako, nahiz eta gehigarri modernoek ezaugarri hauek antzematen ere uzten ez duten. Ez da horrela gertatzen dorrearen gaineko aldearekin, kanpai areto oktogonala duena, eta kupula eta tontor erako errematearekin, lengoaia desberdinekoa, barrokoa zalantzarik gabe.

Tenpluaren barruko edertasuna oinarritzen da, batetik, espazioaren formulazio harmonikoan, estriboak zutabe toskanar bailiran aurreratzearen moduan, eta, bestetik, estalduran, aukera bi eskaintzen duena: tradizionala, gotikoaren manerakoa (nabean oso diseinu konplexuak dituen gurutzeria), eta modernoa, kaperen erromatar era (kanoi kutxadunak).

Eliza horrela zegoen planteatuta hasieratik, baina obrak geldotasun aspergarriarekin garatu ziren Orbe Kardinala eta Lekuna maisua eskenatokian sartu ziren arte, XVIII. mendea aurrera zihoala. Lekunak, sentsibilitate handiaz, proiektua jarraitu zuen ezer nabarmenik aldatu gabe, orain administratzen dituen klabeak izan ezik, askoz plastikoagoak direnak, irten handiko kapuluak.

Proiektua koroarekin handitzen da, gurutzeria-gangaduna ere, eta berandu egindako oso izaera errokoko markatuzko kapera bi. Ez zen Lekuna, ordurako hila, hartutako konpromisoak amaituko zituena, Joseph de Zuaznabar haren koinatua baizik.

Santiago elizaren eraikinari buruzko iruzkina Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Ondare Historikoko Zerbitzuak argitaratutako "Bizkaiko Ondare Historikoa-Santiago eliza" liburutik hartu da.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo