Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Lurraldearen ordenazio eta planifikazioko lanetan lurzorua erabili behar denean, oinarri hartzen da lurzoru horrek gizakiaren jardueraren eragina jasateko dituen ezaugarrien –jarduerok jasateko gai den edo zaurgarria den– interpretazioa.
Lurzorua da landare-estalkiaren elikagaien euskarri eta iturria. Hori kontuan hartuta sortzen da inguru fisikoa aztertzeko alderdi bat, hain zuzen ere lurzoruaren produktibitate edo emankortasunari dagokiona.
Sail honetan udalerriko lurzoruen ezaugarriak deskribatuko dira, eta lurzoru horiek lurraldean duten kokalekua azalduko da. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren “1:25.000 eskalako Azterlan Geomorfologiko Sintetikoa” baliatu da.
Udalerrian agertzen diren lurzoru-motak ondoko taulan azaltzen dira:
| Legenda | Esanahia |
|---|---|
| AoAg | Akrisol ortikoa/Agrisol gleykoa |
| Ao | Akrisol ortikoa |
| BcBd | Kanbisol romikoa/Kanbisol distrikoa |
| BdBe | Kanbisol distrikoa/Kanbisol eutrikoa |
| BdBhBg | Kanbisol distrikoa/Kanbisol humikoa/Kanbisol gleykoa |
| Bd | Kanbisol distrikoa |
| BeBdBg | Kanbisol eutrikoa/Kanbisol distrikoa/Kanbisol gleykoa |
| BeBdBh | Kanbisol eutrikoa/Kanbisol distrikoa/Kanbisol humikoa |
| BeBgBd | Kanbisol eutrikoa/Kanbisol gleykoa/Kanbisol distrikoa |
| BeE | Kanbisol eutrikoa/Rendsina |
| Bel | Kanbisol eutrikoa/Litosola |
| Be | Kanbisol eutrikoa |
| Bg | Kanbisol gleykoa |
| Je | Flubisol eutrikoa |
Lurzoru-mota horietako bakoitzak gaitasun agrologiko diferenteak ditu, hainbat eragileren arabera: malda, higadura, lodiera, ezaugarri fisiko eta kimikoak, gazitasuna, etab. Erabiltzeko aukera gehien ematen duten lurzoruak haranaren hondoan daude. Ermuari dagokionez, lurzoru horietako ia guztietan hiriguneak daude. Lurraldeko gainontzeko aldeetan lurzoruak gaitasun txiki edo oso txikikoak dira, baina gune batzuetan gaitasun ertainekoak ere badaude; horietan, lehentasunezko erabilera nekazaritza izan beharko litzateke. Horrelako guneak dira Uretako ezkerreko hegala, Mallamendi, hilerriaren iparraldea eta Abeletxeko aldea.