Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Nola iritsi autoz Ermura eta erraz aparkatu


Volver

Valdespina Markesaren parking

Ermuan lurpeko udal aparkaleku publiko bat daukagu hiriaren erdian, Valdespina plazaren azpian, sarrera 634 errepidetik duela eta txandakako 58 lekurekin.


Nola iritsi aparkalekura AP-8 autobidetik etorri ezkero

Google Maps irudia
  1. 75 irteera hartu, Ermukoa.
  2. Bidesari-kabina pasatu ondoren, ezkerrerantz jo, 634 errepidera sartzeko, zeina hiri-zeharbide egiten den Ermutik iragaitean.
  3. 634 errepide horretatik 800 metro aurrera jarraitu EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik pasatu arte.
  4. Zubi azpiko igarobide hori eskuinerantz irekita dagoen bihurgune batean dago.
  5. 25 metrotara, eskuinean, aparkaleku publiko horren ibilgailuen sarbidea dago oinezkoentzako espaloi batetan zehar. Sarreran ehun urtetik gorako olibondo bat dago (tamaina handikoa). Hortik astiro joatea komeni da, ia angelu zuzen bat egin behar delako aparkalekura sartzeko, eta arin joanez gero zailagoa delako maniobra.

Nola iritsi aparkalekura 634 errepidean zehar Eibarko saihesbidetik etorri ezkero

Google Maps maparen irudia
  1. Eibarko saihesbidearen amaierako biribilgunetik irten eta jarraitu 634 errepidetik aurrera Gipuzkoa Etorbidean zehar, EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik pasatu arte.
  2. Zubi azpiko igarobide hori eskuinerantz irekita dagoen bihurgune batean dago.
  3. 25 metrotara, eskuinean, aparkaleku publiko horren ibilgailuen sarbidea dago oinezkoentzako espaloi batetan zehar. Sarreran ehun urtetik gorako olibondo bat dago (tamaina handikoa). Hortik astiro joatea komeni da, ia angelu zuzen bat egin behar delako aparkalekura sartzeko, eta arin joanez gero zailagoa delako maniobra.

Nola iritsi aparkalekura 634 errepidean zehar Areitio Gainetik etorri ezkero

Google Maps maparen irudia
  1. Areitio Gaineko jaitsiera amaitu eta jarraitu 634 errepidetik aurrera Eibarrerantz Bizkaia Etorbidetik; EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik igaro eta berrehun metrotara, semaforoa atzean utzita, kokatu ezkerreko erreian ibilgailua, 634 errepidea zeharkatu eta aldatu zirkulazioaren noranzkoa, kontrako noranzkoa hartzeko.
  2. Ehun metrotara EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik igaro berriz ere.
  3. Zubi azpiko igarobide hori eskuinerantz irekita dagoen bihurgune batean dago.
  4. 25 metrotara, eskuinean, aparkaleku publiko horren ibilgailuen sarbidea dago oinezkoentzako espaloi batetan zehar. Sarreran ehun urtetik gorako olibondo bat dago (tamaina handikoa). Hortik astiro joatea komeni da, ia angelu zuzen bat egin behar delako aparkalekura sartzeko, eta arin joanez gero zailagoa delako maniobra.

Nola iritsi aparkalekura BI-3302 foru errepidetik Mallabian zehar etorri ezkero

Google Maps maparen irudia
  1. Zeharkaletik sartzen da Ermuko udalerrian, Kaltxangoko bidegurutzera iritsi arte, 634 errepidea hartzeko.
  2. Jarraitu 634 errepidetik aurrera Eibarrerantz Bizkaia Etorbidetik, EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik igaro eta berrehun metrotara, semaforoa atzean utzita, kokatu ezkerreko erreian ibilgailua, 634 errepidea zeharkatu eta aldatu zirkulazioaren noranzkoa, kontrako noranzkoa hartzeko.
  3. Ehun metrotara EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik igaro berriz ere.
  4. Zubi azpiko igarobide hori eskuinerantz irekita dagoen bihurgune batean dago.
  5. 25 metrotara, eskuinean, aparkaleku publiko horren ibilgailuen sarbidea dago oinezkoentzako espaloi batetan zehar. Sarreran ehun urtetik gorako olibondo bat dago (tamaina handikoa). Hortik astiro joatea komeni da, ia angelu zuzen bat egin behar delako aparkalekura sartzeko, eta arin joanez gero zailagoa delako maniobra.

Nola iritsi aparkalekura BI-2301 foru errepidetik Trabaku Gainetik zehar etorri ezkero

Google Maps maparen irudia
  1. Okin Zuri kaletik sartzen da Ermuko udalerrian, Zubiaurre eta Hiriaren VI Mendeurrena kaleetatik zehar Kaltxangoko bidegurutzera arte, 634 errepidea hartzeko.
  2. Jarraitu 634 errepidetik aurrera Eibarrerantz Bizkaia Etorbidetik, EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik igaro eta berrehun metrotara, semaforoa atzean utzita, kokatu ezkerreko erreian ibilgailua, 634 errepidea zeharkatu eta aldatu zirkulazioaren noranzkoa, gero kontrako noranzkoa hartzeko.
  3. Ehun metrotara EuskoTrenen trenbideak iragaiten diren zubiaren azpitik igaro berriz ere.
  4. Zubi azpiko igarobide hori eskuinerantz irekita dagoen bihurgune batean dago.
  5. 25 metrotara, eskuinean, aparkaleku publiko horren ibilgailuen sarbidea dago, oinezkoentzako espaloi batetan zehar. Sarreran ehun urtetik gorako olibondo bat dago (tamaina handikoa). Hortik astiro joatea komeni da, ia angelu zuzen bat egin behar delako aparkalekura sartzeko, eta arin joanez gero maniobra zailagoa delako.

Txandakako aparkaleku arautua lurrazalean



Pertsona batek bere txartela makina automatikotik hartzen du

Hirigunearen erdialdean 38 aparkaleku daude, txandaka ordubetez doan erabiltzeko, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian (zona urdina), nahi duten pertsonek ibilgailuarekin bertaratu eta aparkatu dezaten, erosketak zein behar dituzten kudeaketak egiteko, herriko mekataritza, zerbitzuak eta ostalaritza indartzeko helburuarekin.

OTA hau doakoa eta ordubetera mugatua izan arren, nahitaezkoa da aparkamenduaren tiketa eskuratzea, aparkaldia zein ordutan hasi eta amaitzen den jakiteko eta ibilgailuaren matrikula identifikatzeko. Tiketa haizetakoaren barrualdean ipini beharko da, kanpotik ikusteko lekuan.

Tiketa autoaren aginte-panelean jarri ezean edo ordubeteko aparkaldia gainditu ezkero berrogeita hamar euroko (50 €) zigorra ezarriko da. Aparkaldia hiru ordu baino gehiago bada, ehun eurokoa (100 €) izango da zigorra.

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola tiketak salduko dituzten parkimetroen bitartez egingo da. Udaltzaingoaren eginkizuna izango da tiketak ikuskatzea.

Ikus honakoari erantsitako planoan txandaka aparkatzeko arautu diren kaleak eta lurrazaleko aparkalekuak.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo