Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Nola iritsi


Moveuskadiren logoa

Ermuak 6,49 km2ko azalera du eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren ekialdeko muturrean, Gipuzkoarekin mugan, kokatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ermua, Bilbo, Vitoria-Gazteiz eta Donostia euskal hiru hiriburuekiko, erdi-erdian dago geografikoki, bakoitzetik ordu erdira besterik ez, tren, autobus eta autobidez komunikatuta.

Ermuaren bilakaerak herri moderno eta osoa bihurtzera eraman du, hiri jasangarria, gizarte-, ekonomia- eta hiri-mailan gozatzeko eta bizitzeko modukoa, hurbilekoa, modernoa eta bertako hiritarren beharrizanei egokitua.

Ermuan berbertan dago kirola, gure instalazioetan orotariko kirolak egiteko behar den guztia daukagulako, inguruan ditugun ibilbideetan naturaz gozatzeko aukera izateaz aparte.

Lobiano jauregia XVI. mendean sortu zen eta Ermuko kulturgunea da gaur egun. Bertan margotu, musika jo, abestu, antzeztu, zure jakinmin artistikoak areagotu eta aukera berriak aztertu ahal izango dituzu… kulturaz eta talentuaz gozatzeko lekua azken finean.

Lobiano jauregiaren ondoan daude Ermuko beste kulturgune garrantzitsuenetako batzuk ere, hala nola Udal Liburutegia, Ermua Antzokia, Musika Eskola eta musika-taldeentzako entsegu-lekua.

Ermuan lanean ari gara, ekonomia-ehunaren dibertsifikazio teknologikoaren bitartez, gure lurraldearen garapen ekonomiko eta sozial berritzailea eta sortzailea lortzeko, eta horretarako daukagu gure Izarra Centre, ikerkuntzara eta enpresa teknologiko berriak sortzera edo garatzera bideratutako eraikina, enpresa-gizon/emakume berriak jada finkatuta dauden beste enpresari batzuekin batera bizi daitezen eta behar duten prestakuntza eskura dezaten pentsatua.

Ermuak, merezi du bizitzea!


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo