Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko lurraldea Europa erdialdeko azpi-eskualde fitoklimatiko Atlantikoan dago. Horren ezaugarria klima heze eta epela da; ez dago denboraldi idorrik, eta urtaro hotza laburra da. Aldagai makroklimatikoen batezbesteko balioak honako hauek dira:
| Aldagai klimatikoa | Batez besteko balioa |
|---|---|
| Aldagai makroklimatikoen batez besteko balioak | 12 eta 14° C |
| Hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura | 6 eta 10° C |
| Hilabeterik beroeneko batez besteko tenperatura | 18 eta 20° C |
| Izozte-aldiaren batez besteko iraupena | 4 eta 6 hilabete bitartean |
| Urteko batez besteko ETP | 650 eta 750 mm. bitartean |
| Urteko batez besteko prezipitazioa | 1.200-1.600 mm. |
| Urteko batez besteko defizita | 0 eta 50 mm. |
| Aldi lehorraren batez besteko iraupena | 0 eta 1 hilabete bitartean |
| Neguko prezipitazioa | %32 |
| Udaberriko prezipitazioa | %22 |
| Udazkeneko prezipitazioa | %30 |
Ermuko lurraldeen ezaugarri klimatikoak ezartzeko Eibarko estazioaren datuak erabiltzen dira, hori baita hurbilena. Estazio hori 121 m-ko altueran dago, eta bertatik hartutako datuak ondoko taulan agertzen dira:
| Datuak | Balioa |
|---|---|
| Urteko batezbesteko tenperatura | 13,5° C |
| Urteko hilabeterik hotzeneko tenperaturarik beroenen batezbestekoa | 11,2° C |
| Hilabeteko tenperaturarik hotzenen batezbestekoa | 2,1° C |
| Izozterik gabeko egunak | 219 |
| Termizitate indizea | 276 |
| Urteko batezbesteko prezipitazioa | 1.429 mm. |
| Udako batezbesteko prezipitazioa (ekaina, uztaila eta abuztua) | 180 mm. |
| Udako mediterraneotasun indizea (uztaila, abuztua eta iraila) | 1,8 |
Alderdi biogeografikoan, Ermua Eurosiberiar eskualde klimatikoan dago, estai bioklimatiko eukolinoan. Eremu termoklimatiko horren ezaugarriak dira onbroklima hiperhezea, mediterranear eraginik eza eta neguko tenperatura-erregimen epel-freskoa.
Prezipitazio gehieneko aldia urria eta apirila bitartekoa da. Prezipitazio gehiena abenduan izaten da, eta gutxiena martxoan. Zazpi hilabete horietan biltzen da urteko prezipitazio osoaren %87tik gora, eta hilabeteko prezipitazioa 100 mm-tik gorakoa izaten da.
Urteko prezipitazio gutxieneko aldia udaberri eta udako hilabeteak izaten dira. Aldi hori bat dator tenperatura beroenekin, baina ez dago benetako lehorte-aldirik.
Tenperatura-erregimenak ez du muturreko gorabeherarik: neguak freskoak dira, ez oso gogorrak, eta udak epelak eta bero handiegirik gabeak. Urteko gorabehera termikoa 22,9°C-koa da. Horrek erakusten du ezaugarriak ez direla kontinentalak, eta itsasoaren eragina handi samarra dela.