Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal banderak


Itzuli

Udal banderen jatorria birkonkista garaian dugu. Nafarroa eta Gaztelako erregeek banderak ematen zizkieten hartzen zituzten herri nagusiei, edo errekonpentsa gisa ematen zizkieten zerbitzu nabarmen bat ematen zutenei.

Antzinako zinegotziak banderarekin

Aragoin ez da inon azaltzen udalerriei banderak ematen zitzaizkienik, baizik eta udalerriek gerra piztuz gero erregeari laguntzeko eratzen zituzten miliziei ematen zitzaizkiela. Aske ez ziren kontzejuek euren jaunaren zutoihal pertsonala edo beren ordena militarraren bandera erabiltzen zuten. Hortaz, Aragoin oso ohikoa izan omen zen sanjuandarren gurutze zuridun bandera gorria erabiltzea.

Gaztelan, antzina, monarka bat aldarrikatzean “Zutoihala altxatzeko” ohitura zegoen. Horrela, udalerriak erregea onartzen zuela adierazten zuen; horretarako, udalerri bakoitzean zutoihal edo bandera txiki bat zegoen, gorrimin kolorekoa, alde batean errege armak eta bestean udalerriarenak zituena. Zutoihal horietako askok erregearen eraginpeko udaletxeetan gordetzen direnez, udal bandera zaharrak direlako uste okerra izan da. Horrek azaltzen du udalerriaren armak erdian dituzten hainbeste bandera gorri edo gorrimin kolorekoa izatea.

Udal banderak gaur egun erabiltzen ditugun bezala erabiltzen hasi ziren XIX. mendearen azken aldean eta XX.aren hasieran, lurralde bakoitzaren ezaugarriak berreskuratzeari ekin zion joera historizistaren barruan. Prozesu hori Gerra Zibilak (1936-39) eta horren ondorengo diktadurak moztu zuten. Bandera horietako asko alde batera utzi edo debekatu ziren, Francoren erregimenak bultzatzen zituen abiaburuen aurkakoak zirelakoan; 1977 arte ez zen berriro abian jarri udal banderak berreskuratzeko prozesu hori: batzuetan, azterlan fidagarriak oinarri hartu ziren banderak egiteko, eta beste hainbatetan, aldiz, zorroztasun handirik gabe taxutu ziren.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo