Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ermuko Hiribilduaren arma modernoak


Itzuli

Horrela izendatuko ditugu geure Hiribilduak XVI. mendetik gaur egunera arte erabili izan dituenak.

Aita Henaok, “Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria” lanean dio Bilbon 1517ko maiatzaren 17an Hiribilduen Batzarra egin zela; bertan onetsitako dekretuan honakoa ezarri zen: “Item que se haga un sello por todas las Villas y Ciudad, e en nombre dellas, desta manera, un escudo, y dentro dél una Villa encima, e un roble con dos lobos, e con un Epitafio al derredor en Latín, e que el dicho sello sea de plata.

Porque solo Príncipe pertenecía, sin la diferencia, que se pinto, con las Villas a mano izquierda, e la Ciudad mano derecha, porque la diferencia denotaba diminucion de cantidad, e calidad” (sic).

Testu horren aipamena egin dugu azaldu nahi izan dugulako nola hasi ziren konbinatzen Bizkaiko Jaurerriaren berezko armak –haritza eta bi otso, ahoan harrapakinak dituztela– eta hiribildu bakoitzarenak. Hasieran, hori grafikoki agertzen zen udalbatzek erabilitako zigiluetan; denboraren joan-etorrian, arma horiek hainbat euskarritan agertu izan ziren, hala paper-sortetan edo agirietan, nola eraikin zibil nahiz erlijiosoen fatxada eta barrualdeetan.

Ermuko armarria

Ermuko armarria besarkatzen duen lehoiari dagokionez, Bizkaiko armarrian agertzen den horixe da, hain zuzen ere. Halaber, urrezko azpan agertzen diren bost otso beltzak gorriak izan beharko lirateke, baina huts hori ez da harritzekoa, armarria taxutu zuen artistak ziurrenik informazio okerra jaso baitzuen lan hori eskatu zion pertsonarengandik.

Ondorioz, esan dezakegu Ermuko hiribilduaren armak gertaera historikoen eta gorabehera politikoen nahiz gustu eta moda artistikoen mendean egon direla. Horiek guztiek era batera edo bestera izan dute eragina geure armarrien irudi grafikoan, eta ez dute inolaz ere kontuan hartu heraldikak armarri bat taxutzean ezartzen duena.

Hortaz, Ermuak azken garai hauetan erabili izan duen armarria honela azalduko genuke: “Armarri erdibitua: 1. zilarrean, gurutze gorria, sustraiak agerian dituen haritz berde batean nabarmenduta, enborrean bi otso beltz igarolari dituela, bata atzealdean eta bestea aurrealdean, bakoitzak arkume bat ahoan; 2. urdinean, urrezko zortzi puntako izar bi, paldoan jarrita, hamabi mailako urrezko kateaz inguratuta eskuin, punta eta ezkerrean, orlan jarrita; horien gainean zilarrezko ilgora, puntak armarriaren behealdera begira dituela; eta buruan zilarrezko txirla, Santiagoren gurutze gorriaz kargatuta. Inguruan urrezko azpa, bost lehoi igarolariz kargatua.

Kanpoko apaindura gisa, armarriak lehoi bat du euskarri, berau besarkatzen”.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo