Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/09

Bularreko minbiziaren inguruko kontzientziazio jarduerak

Urriaren 19an, larunbata, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero 1.700 kasu berri atzematen dira Euskal Autonomia Erkidegoan -%53,3a Bizkaian, %32,2a Gipuzkoan eta %14,4a Araban-. Hori horrela, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkartearen (AECC) Bizkaiko atalak eta Ermuko Toki Batzordeak informazio eta kontzientziazio jarduera ezberdinak antolatu dituzte datozen egunetarako.

Gaixoen eta familien alde aurpegia eman lelodun kanpainak informazioa eskaintzea eta gaixoei eta euren senitartekoei babesa eman eta laguntzea du helburu. Gainera, bularreko minbizia ikertzeko proiektu berriak finantzatzeko dirua biltzea espero da.

AECCren behatokia

Ermuko Toki Batzordeak antolatutako jarduerak ostiral honetan burutuko dira, urriak 11, Orbe Kardinala plazan.

17:30etik 19:00etara informazio mahaia jarriko da, bularreko minbiziaren inguruko datuak eskaini eta zalantzak argitzeko. Eta 19:00etan pertsonek irudikatutako lazo erraldoia egingo da, gaixotasunari ikusgarritasuna emateko.

Minbiziaren aurkako V. Martxa

Gogorarazten dizuegu datorren igandean, urriak 20, Minbiziaren aurkako Martxa Solidarioaren V. edizioa izango dugula herrian. 11:00etan izango da irteera Orbe Kardinala plazan, eta jada agortuta daude Toki Batzordeak duela hilabete baino gutxiago salgai jarritako 3.800 dortsalak.

Martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du paseoan, oinez edo korrika. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar.

Aurten, martxan jasotako dirua prostatako minbiziaren aurka egiteko ikerketara bideratuko da, Ana Zubiaga eta Ainhoa Iglesiasen zuzendaritzapean Mohadasse Hamidi Hamidi doktorea garatzen ari den E2F-TK1 ardatza gobernatzen duen gailua minbiziaren terapian jomuga tituludun ikerketara, hain zuzen.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo