Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/09

Berbalagunek lelo propioa edukiko eta herritarrak inplikatuko izen emateetan eragile bihurtzeko

Berrikuntzaz datorren denboraldi berriari hasiera eman dio ‘Berbalagun’ ekimenak. Talde kudeatzaileak izena emateak hasi ditu urrian euskaldun berri edo euskara ikasle eta euskaldun zaharrak -euskara ama hizkuntza izan edo aspalditik euskaradun diren hainbat pertsona- bateratu eta elkartzeko. Interesdun eta boluntarioen zerrenda ezagutu ondoren taldeak eratuko dituzte zaletasun, ordutegi eta datei erreparatuz gero, parte hartzaileek elkarrekin jarduerak egin eta euskara praktikatzerik izan dezaten. Helburu nagusia ikasitakoa egunerokotasunean erabiltzeko jausia ematea, lotsak alboratu eta konfiantza, hitz jarioa eta maila areagotuz. Taldeak euskara praktikatzeko eta bizitzeko astean behin bilduko dira, gutxienez ordu betez.

Aurten Ermua eta Mallabiko Berbalagun ekimenak lelo propioa izango du: “Euskaraz hitz egitea oparia da. Oparitu Euskara”

Aurten Ermua eta Mallabiko Berbalagun ekimenak lelo propioa izango du: “Euskaraz hitz egitea oparia da. Oparitu Euskara”. Edizio berrian kudeatzaileek Ermuko eta Mallabiko herritarrei protagonismo handiagoa eman nahi diete eta haien esku ere laga nahi izan dute, jendeak izena ematearen ardura edo erantzukizuna. Horretarako, opari-kit bat prestatu dute, non oparitzeko bi agenda izango dituen. Dinamika hauxe izango da: eragile batek kide berria Berbalagunen parte hartzera animatuko duen pertsonari opari kit-a oparituko dio. Honek poltsatik agenda bat atera eta berarentzat gordeko du. Geratzen den poltsa+agenda, berba talde batean primeran legokeen ezagun-lagun horri oparituko dio Berbalagunen parte hartzeko gomendioa eta animoa eman ostean.

Hori horrela, parte hartzaileak Berbalaguneko eragile eta enbaxadore izango dira, ekimena zabaldu eta sendotzen eginen duten ahaleginak saria edukiko duelarik. Opari-kita Ermuko euskaltegi bietan jaso ahal izango du kide bat gehitu edo konbentzitzeko saiakera egingo duen pertsona edo herritar horrek. Pertsona hori proiektuaren parte izan ahal da, edo ez.

Berbalagun ekimena doakoa da eta argibide gehiagorako 663 070 492 telefonora deitu beharko da edo ondorengo euskaltegi, egoitza edo zerbitzuekin harremanetan jarri.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo