Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/25

Euskaltegietan matrikulatzeko azken egunak eta Kaltxangon ate irekiak

Euskara ikasteko eta hori erakusten duten zentro adituetan izena emateko hilabete nagusia izanen dugu irailekoa. Gure herrian bi ikastegi aditu ditugu; bata udala titular den euskaltegi publikoa eta, bestea, AEK federazioaren barne dagoen pribatu homologatua, Kaltxango izenekoa. Biak ikasleen matrikulak hartzeko epea ixtear dute.

Zearkale 16ko eraikinaren etxabeko instalazio moderno eta berrietara lekuz aldatu duen Kaltxango AEK-k ateak irekiko ditu bihar instalazioak ezagutzera emateko eta zuzeneko azalpenak emateko. Ikastegiko ateak zabalik izanen dituzte arratsaldeko 7etatik aurrera. Horrez gain, Barry Manley irlandarraren emanaldia ere iragarri dute, zeinak umorezko bakarrizketa eskainiko duen. Bertaratzen diren guztientzat mokadua (lunch-a) eta edaria ere egongo dira.

Ez utzi zure euskara maila hobetzeko aukera, Zure herrian bertan modu erosoan, joan-etorririk gabe eta irakasle profesional onenez. Maila guztiak ematen dituzte, oinarrizko A1etik hasi eta C2 aurreratuenera. Galdetu eta anima zaitez!


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo