Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/12

Juanita Ibaibarriaga euskarazko Literatur lehiaketaren XXVI. edizioa zabalik

Udal Euskara sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita seigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Aurreko urteetan egin bezala, gaia librea da eta sarietan 400 € banatuko ditu lehiaketak, parte hartu dezaketen Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean: Lehen Hezkuntzako kurtso bakoitzeko 40€ eta Bigarren Hezkuntzako 60€ kurtsoko.

Sariak Euskararen eguna ospatzeko Ermua Antzokian egiten den galan banatuko dira.

Lanak udaleko Euskara zerbitzura, Lobiano Kulturgunera zein Udal Liburutegira eraman daitezke edo euskara@udalermua.net posta elektronikora bidali, beti ere, azaroaren 6a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe.

Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.

Juanita Ibarriagaren bizitza

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo