Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/11

‘Folkez Blai’ jaialdia teloi oihala altxatzeko prest

Ermuko XIV Folkez Blai musika jaialdia bihar hasiko da, egitarauko jarduerei heltzearekin bat. Fouraleda talde ermuarrak eta Alboka Musika Eskolako trikitilariek triki-gaita poteoa girotuko dituzte herriko kaleak 19:00etatik aurrera.

Errodun musika sustatzea eta hori lantzen duten taldeei ezagutzera emateko aukera eta ahotsa ematea helburu duen jaialdia irailaren 12tik 15era bitartean gauzatuko da. Orbe Kardinala plazan izango jaialdiaren bihotz eta eszenatoki nagusia, ostiralean oihala altxatu eta argiak piztuko dituena. Ostiralean, hilak 13, lehiaketari hasiera emango eta hiru egunetan sei talde arituko lehen saria lortzeko lehian. Lehenengo jardunaldi honetan, Comando Curuxás (Lugo) eta Flowk (Bartzelona) arituko dira 18:30ean eta 19:45ean, hurrenez hurren. Eguna amaitzeko, Toledoko La Khabala Band taldearen kontzertua izango dugu 21:00etatik aurrera. Lehiaketaz kanpo arituko dira hauek, iazko Folkez Blai jaialdiko irabazleak baitira.

Lurgain gipuzkoarrek emango diote hasiera larunbateko egitarauari, 18:30ean, eta X-Fanekaes valentziarrak arituko dira jarraian, 19:45ean. Lehiaketatik kanpo, Xabier Diaz & Adufeiras de Salitre izango da eguneko talde gonbidatua. Galiziarrak 21:00etan igoko dira eszenatokira.

Igandean, irailak 15, Guadalajarako Los Hermanos Cubero bikotearen kontzertua izango dugu, lehiaketatik kanpo, 13:00etan, eta arratsaldean, azkeneko bi taldeak lehiatuko dira: Lenda Ártabra (A Coruña) 18:30ean eta Boj (A Coruña) 19:45ean.

Epaimahaiak igandean bertan ezagutaraziko du bere erabakia, kontzertu guztiak amaitu ostean. Sei taldeetako batek lehenengo saria eskuratuko du, 3.000 eurokoa, eta bigarren sailkatuak, aldiz, erdia 1.500 euro. Gainera, irabazleek 2020ko Folkez Blai eta Getxofolk jaialdietan parte hartuko dute.

XIV. Folkez Blai jaialdiko kartela eta programa

Folkez Blai jaialdiaren helburua musika errotik sustatzea da eta, aldi berean, estilo horretako musika lantzen duten musika elkarteei euren lana zabaltzeko aukera eskaintzea. Gainera, Ermuko herritarrei eta jaialdira gerturatzen direnei folk musikara gerturatzeko eta talde berriak ezagutzeko parada ematen die ekimenak.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi ezazu jaialdiaren mikrositea.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo