Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/30

Argia, gasa eta telefonoa ordaintzeko gizarte bonoak zailtasun ekonomikoak dituzten familientzat

Energia elektrikoa, gasa eta telefonoa eskuratzea ezinbestekoa da familien beharrizanik berebizikoenei erantzungo dien bizitza duina eduki ahal izateko. Hori horrela, dagoeneko badira neurriak pertsona kaltetuenen egoera larria arintzeko; horien artean ditugu gizarte bonuak.

Gizarte bonuak ohiko etxebizitzako fakturei egiten zaizkien deskontuak dira, eta hiru motatakoak dira, hiru alorretan erabiltzeko: argindarra, gasa eta telefonia.

Bonu bakoitzaren araudian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ditzakete deskontuak. Araudiak aurreko paragrafoan utzitako loturetan kontsultatu daitezke.

Hiru gizarte bonuetako edozein eskuratu ahal izateko, interesdun pertsonak inprimaki normalizatu bat bete eta nahitaezko dokumentazioarekin batera igorri beharko dio bere erreferentziako konpainiari. Inprimakia konpainiaren webgunean edota bulegoetan eskuratu ahalko da.

Gizarte bonuen aplikazioa dela eta desadostasunik badago, edo konpainiak bonuari uko egiten badio, titularrak erreklamazioa aurkeztu ahalko du Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuan.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Ermuko Gizarte Zerbitzuetara (Erdikokale, 21) edo jarri harremanetan Kontsumobiderekin 945 06 21 40 telefono zenbakian edo kontsumobide@kontsumobide.eus helbide elektronikoan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo