Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/22

M.A. Blanco kiroldegia zabalik egongo da larunbatetik aurrera

Udal Kirol Erakundeak lanari ekin eta kirol ikasturte berriari hasiera emango dio larunbat honetan, abuztuak 24. 09:00etatik aurrera Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko igerilekura, oinarrizko muskulazio gelara eta squash pistetara sartzeko aukera izango dugu, baita Aritzmendi pilotalekura eta padel pistetara ere. Abuztuko azken egun hauetan, irekiera orduak 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dira. Igandean, abuztuak 25, instalazioak itxita egongo dira.

Betiondo kirol guneak, aldiz, irailean zabalduko ditu ateak.

Instalazioak prest

Urtero bezala, UKEk abuztua aprobetxatu du kirol instalazioetan mantentze eta prestaketa lanak burutzeko. Betebehar horietako asko derrigorrezkoak dira, egungo araudi higieniko-sanitarioari jarraiki.

Lanik garrantzitsuenetakoa, urtero egiten dena, legionelosiaren desinfekzio programa da; hori ur bero sanitarioa jasotzen duten ur-hodi guztietan egiten da. Programa horrek barnean hartzen ditu ur beroaren akumulazio-biltegien hustutzea, azterketa eta garbiketa, klimatizazio sistemen berrazterketa eta eraikin guztien bonba-aretoen eta kalderen inspekzioa.

Igerilekuetako basoak ere hustu egin dira, eta instalazioak produktu kimikoekin garbitzen dira, guztia desinfektatu eta desinkrustatzeko. Amaitzeko, garbiketa sakona egiten da eraikin guztietan, desinfekzio eta higienizazio prozesu zorrotz eta konplexu bati jarraiki, kirol ikasturte osoan zehar baldintza higieniko-sanitario ezinhobeak izango direla bermatzeko.

Aldagelak hobetzeko lanak

Iazko udan M.A. Blanco eraikinaren segurtasuna hobetzeko lanak burutu ziren, eta aurten igerilekuko aldagelen txanda izan da. Pasatu den uztailean hasi ziren obrak, eta helburua eraikineko behe solairuan kokatzen diren instalazio horien erabateko erreforma egitea da, erabiltzaileei eta Ermuko ikastetxeei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Aldagela gisa erabiltzen diren behe solairuko atalak 205 metro koadroko azalera du.

Lan horiekin, instalazioak modernizatzeaz eta erabat berritzeaz gain, erabiltzaileei erosotasun gehiago eskaini nahi zaie. Aldi berean, aldagelak osasun-araudi guztietara egokituko dira, eta irisgarritasun arazo guztiak konponduko dira.

Ermuko Udalak El Corte Ingles Empresasi esleitu zion obra pasatu den ekainean, eta guztira izango duen kostua 162.890,91 eurokoa da, BEZ barne. Lanak hilabete honetan amaituko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo