Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/21

‘Harpetarra’, euskarazko animazio filma etxeko txikientzat

Udako kaleko zine zikloak adin guztietarako proposamenak eskaintzen jarraitzen du, eta gaur asteazkena, bereziki haurren txanda izango da. Denboraldi honetako seigarren jardunaldian, Harpetarra -Early Man- animazio film dibertigarria izango dugu ikusgai. Nick Park zuzendariaren lana da, eta euskaraz emitituko da gaur gauean 22:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Eguraldiak okerrera egingo balu, proiekzioa Santiago Apostoluaren elizako aterpeetara mugituko litzateke. Beti bezala, sarrera librea eta doakoa da.

Harpetarra 2018. urtean estreinatu zen, eta Aardman estudio ezagunen zazpigarren lana da. Ekoiztetxearen arrakasta handien artean ditugu Wallace eta Gromit, Chicken Run, Shaun arditxoa edota Ratonpolis. Gauean ikusgai izango dugun pelikula, aurrekoak bezala, stop motion eta claymation -plastilinazko animazioa- teknikak erabiliz sortu dute.

Sinopsia

Filmak Dug harpetarraren eta Urde basurdearen abentura dibertigarriak aurkezten ditu. Biak pozik eta eroso bizi dira Harri Aroan, lasaitasunez, baina Nooth Jaun berritzaile eta maltzurra iristean guztia aldatuko da, Brontze Aroa hasi nahi baitu hark. Historian tartea lortzeko lehian, “joko sakratuan” parte hartu beharko dute Dug eta Urdek, futbolean, hain zuzen! Jokoan dagoena, ordea, ez da kopa bat, tribuak biziraun ahal izatea, baizik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo