Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/14

'Thi Mai, rumbo a Vietnan' filmak, udako zine programazioaren bide erdian kokatuko

Ermuan dugun udako eta kaleko zineak aurrera jarraituko gaur eta bide erdia beteko du eskaintzak, programaturiko zortzi emanaldietatik laugarrena izango baita. Asteazken honetan –jaiegunaren bezperan eta lanean gaudenontzat zubiaren atarian- pantaila handian ‘Thi Mai, rumbo a Vietnan’ tituluko komedia ikusteko parada emanen digu. Patricia Ferreira zuzendariak iaz estreinaturiko lana da, dramaren zertzeladak tartekatuz adopzioaren gaiaz hausnarketa eginez. Esan bezala, gaueko 10etatik aurrera, Orbe Kardinalaren herriko plazan, doan.

Istorio honen protagonista dira Carmen Machi, Adriana Ozores, Aitana Sánchez-Gijón, Dani Rovira eta Eric Nguyen aktoreak, besteak beste, taldean partaide gehiago baitaude.

Sinopsia edo gidoiaren laburpena

Carmen istripu baten alaba galdu izan duen emakumearen gorabeherak kontatzen dira. Adopzioa eskatuz luzatu zuen eskariari erantzunez eskutitza jasotzen du, non Vietnameko neskatilatxo bat esleitu zaiola esaten zaion. Espainiatik inoiz atera ez diren Elvira eta Rosa lagun min biekin batera Vietnamera abiatuko da, neskatxoa ezagutu ahal izateko. Bidaian egoera zailak, exotikoak eta sinestezinak bizi izango dituzte, bakoitzaren nortasunen ezaugarriak azaleratuz. Bidaia topo egigo dute Hanoi herrira bikotekidearekin bizitzera joandako Andres aktore espainiarrarekin eta bertako gida turistikoarekin. Guztiak abentura honen osagai izango dira.

Datorren astean beste bi filma ikusteko aukera izango dugu. Lehena, akzio eta abenturakoa, ‘Ocean’s 8’ astelehenean eta, bigarrena, marrazki bizidunena euskaraz asteazkenean, ‘Harpetarrak’ titulukoa hain zuzen ere.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo