Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/14

Arantza Morenok xabalinan laugarren postua lortu du Estatuetako Selekzioen Europako 9. Txapelketan

Arantza Moreno Fernandezek (FC Barcelonako kirolariak) xabalina-jaurtiketan laugarren postua lortu du Estatuetako Selekzioen Europako 9. Txapelketan, zeina Bydgoszcz herrian (Polonian) jokatu berri den abuztuaren 9tik 11ra bitarteko azken asteburuan. Ermuarra estatuko taldeko elastikoarekin 57,94 metroko jaurtiketa egin zuen, podiotik hurbil geratuz. Bere aurretik amaitu zuten hirurek 61 metroak gainditu zituzten; hirugarrena atletak 61,32 metro markatuz, bigarrenak 63,39 metroak eta garaileak 63,45 metroko luzera. Arantzaren emaitzari esker talde espainiarrak 9 puntu batu zizkion azken emaitzari.

Federazioaren esanetan, Bydgoszcz (Polonian) ospatu den 2019ko Europar Estatuetako Selekzioen Txapelketak zapore ona utzi du, estatuko taldeak emaitza onak lortu baititu banaka nahiz taldeka. Sailkapen orokorrean Espainia 6. izan da 294.5 puntu lortu eta gero –inoiz baino gehiago- europako indartsuenen artean jarraitzea bermatzen dioelarik. Garaile herri antolatzailea, Polonia, izan da 345 puntu lortu ondoren, bigarren Alemania 317.5 punturekin eta atzetik oso hurbil hirugarren Frantzia 316.5 punturekin. Podiotik kanpo, laugarren Italia 316 puntuz eta bosgarren Britainia Handia 302.5rekin.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo