Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/13

Zubiaurre 23 Bis eraikina datorren astean lurreratuko eta San Isidro 3ko osagarria irailean

A-09 Zerukoa exekuzio unitatean –ostiraleko merkatu txikia kokatzen zen lekuan eta Okin Zuri auzo tartean- etxebizitzak eta aparkalekuak eraikitzen ari den promotorak hirigintza zama gisa gain dituen proiektu bi gauzatuko ditu datozen asteetan. 2015eko otsailean behin-betikoz onartu zen eta indarrean dugun Hiri-antolamendurako Plan Orokorrean (HAPOn) jasotakoarekin bat etorriz. Egin beharrekoaren xehetasunak aipatu agiri horren III. alean, eremuei dedikaturiko fitxetan eta horren barne A-09 Zerukoari dagokiona, zeinak 53. orritik 59.era hartzen duen. Proiektuetako lehena Zubiaurre kaleko 23 Bis zenbakiko eraikina –‘Tote izenez ezagunago dena- lurreratzea da, aurreko eta ondoko etxeen lerroa gordetzen ez duelako eta VI. Mendeurrena kalearen bide gainera ateratzen delako, errepidea komenigarri dena baino estuago eginez. Egoera horrek trafikoa baldintzatu eta arriskugarri egiten du oinezkoentzat, Urkaregi establezimenduko espaloitik aurrera ezin daitekeelarik jarraitu.

Lehenengo proiektua: Zubiaurre 23 Bis edo ‘Tote’ etxea

Promotorak eraikina lurreratzeko lanak hasi ditu. Astelehenean VI. Mendeurreneko kalearen puntu horretan semaforoen bidez txandaka pasatzeko sistema ezarri zen, Ermutik Trabakurako norabidean erreiaren erdia baino gehiago okupatu eta gero, mekanotubo egitura eta alboko sarea jarri ondoren. Gerora, zonaldea mugatzen duen hesia ere jarri da. Langileek bart hutsik dagoen etxe barruko hiru eraikin edo solairuak uzteari ekin zioten eta gaurkoan teilatuko teilak erretiratu dituzte. Datorren astean, eraikinaren egitura lurreratuko da.

Eraikinaren oinarria espaloitik hiru metro beherago dago, horren eraginez zonalde degradatua izanik. Gauza bera gertatzen da Zubiaurre 25 eta 27ko behe solairuekin, horiek espaloiaren zabalera murrizten dutelarik. Horregatik guztiagatik, HAPOn jasotako proposamena eraikina kentzea da, zatia espazio publiko gisa errekuperatzeko eta VI. Mendeurrena kaleari jarraipena emango dioen espaloi zabal bat izan dezala ahalbidetzeko. VI. Mendeurrenaren eta Zubiaurre edo Karabixa kaleekiko bi alboetan (Xagua tarnara edo Dena 100ean dendetara sartzeko kalezkan) dagoen altuera gorabeherari konponbidea emateko arrapalak egingo pertsonen irisgarritasuna bermatuaz.

Bigarren proiektua: San Isidro 3-5 eraikin osagarria; elkarte bateko egoitza

Bigarren proiektu honi irailean helduko zaio, oraindik zehaztu edo erabaki gabe dagoen astean. Eremu txikia da, eskailera batzuen bidez oinezkoen pasabidea duena, Goienkalekin bat eginez eta hortik aurrez aurre San Martin plazatxora edo Karabixara joateko aukera dagoelarik. Kasu honetan, merkatal izaerako eraikin txikia (solairu 2, sotoa eta behe solairua dituena) lurreratzea izango da, San Isidro kaleko 3. eraikinaren osagarria, non herriko ehiza eta arrantza elkartearen egoitza dagoen, ‘Goien’ tabernaren alboan. Gutxi gorabehera 75 metro karratu ditu eta birdiseinatu egingo da, etorkizunean San Roke eta Santa Ana auzoetara igotzeko izango dugun igogailuaren lehen unitatea kokatzeko erabiliko dena.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo