Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/09

Europako Mugikortasunaren 2019ko Asteak gaueko eta zikloturismoko martxa bana izango ditu

Ermuak aurtengoan ere bat egingo Europako Mugikortasunaren aurtengo Astearekin, zeina datorren irailean gauzatuko den. Hain zuzen ere, hileko hirugarren astean, 16 egunetik 22ra barne hartzen dituen horretan. Jauzi Ekologikoa egiteko Ministerioa urteko deialdi orokorrera atxikitzeko lana sustatzen jarraitzen du, aurten “Oinez egizu gurekin” lelo nagusia izango duena.

Gure udalerrian lankide talde bat buru-belarri lanean ari da zenbait astez aurtengo egitaraua zehazteko. Egitarau horren oinarri izango dira Haurren Kontseiluan bildutako ikasleek egin eta luzatu dituen proposamenak, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailakoak, 8tik 10 urtera bitarteko adinak dutenak. Programa osorik itxi gabe eta gauzak zehazteko baditu ere, aurreikusita dituzten jardueren zehetasunak jakin izan ditugu.

Jarduera hainbaten zehaztasunak

Aurreikusita dago herrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan eta 1ngo mailatik 6eraino ikasleak elastikoak edo poltsak jasoko dituztela. Ikasleen mugikortasunaren inguruan eginen duten hausnarketa, aipatu materialetan adierazi edo marraztu beharko dutelarik.

Hausnarketaren emaitza diren proposamenak txarteletan ere idatziko dituzte, kalera irten eta ostegun eta ostiralean egingo duten jardueran auto gidarien artean banatzeko.

Bizikletak egokiro eta uneoro prest edukitzeko tailerrak egingo dira, estreinakoz ikastetxeetan bertan, patioan edota areto itxiren batean. Jarduera horiek gauzatzeko Ermuko Txirrindulari taldearen ezinbesteko laguntza izango du udalak.

Kalean eta taldean egiteko jarduerak: gaueko martxa eta zikloturista

Taldean egiteko jardueren atalean aurreikusi direnetatik bik aipamen berezi merezi dute. Lehena, gaueko martxa izango dela patin eta monopatinentzat, zeinari ‘Patingana’ izenburua jarri zaion. Parte hartzerik nahi duten guztiek besoko islatzaileak jantzi beharko dituzte, baita edizioko elastiko edo poltsa materiala eta argia buruan, buru babesgarri edo kaskoarekin batera. Ibilbidea bukatu eta gero, Gaztela eta Leon elkarteko kideek txokolate jana eskainiko dute.

Astea itxiko den igandean -22an- martxa zikloturista korrituko da, zeinak ibilbide berri eta luzeagoa edukiko duena. Ibilbide hori zerikusia edo lotura izango du etorkizun hurbilean herrian bizikletaz ibiltzeko izango dugun erreiarekin. Antolatzaileek aztertzen ari diren ibilbidea segidakoa da: plazatik irten, Probalekurantz, hortik Diputazio kalera eta San Pelaioko biribilgunera (monumentura), Zeharkaletik bueltatuz Probalekun sartu berriz eta helmuga Zubiaurren izan. Martxa bukatu eta gero hainbat jarduera egingo dira plazan, klarionaz murala margotzea, ginkana eta bizikletak mantentzen ikasteko tailerra.

Mugikortasun Astearen programa zehatza prest dagoenean, horren berri emango dizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo