Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/08/01

Estreinatu berri diren zortzi filma, udako beste zortzi gauetan gozatzeko kalean

Oro har oporrak hartzen ohi ditugun hilabete berria hasi dugu, eguraldiari erreparatuz gero harrigaria iruditu arren. Abuztuak udako eta kaleko zine edizio berria dakarkigu. Udal kultura sailak titulu erakargarriz beteriko proposamena prestatu digu, datozen lau asteetan gozatzeko. Zinerik on eta berriena ikusteko parada izanen dugu plazan, edozein arrazoi medio dela herrian geratzen garen guztiontzat, eta doan. Proposamen interesgarriak genero anitzak biltzen ditu, guztion gustuak asetzeko modukoa. Proposamena oso zabala da, ikusle guztientzat, sei, 12 eta 16 urtetik gorako beste bana; gazteentzat, publiko orokorrarentzat, marrazki bizidun edo animazioazkoak, trhrillerrak, abenturak, eta abar...

Proiekzioak astelehenean –abuztuak 5ean- hasiko ditugu eta astero astelehen eta asteazkenetan egingo dira, gaueko 10etatik aurrera. Herriko plaza izanen da proiekzio gunea ateri badago eta Santiago elizako arkupea euria eginen duen egunetan.

Lehen filma Javier Fesserek zuzenduriko eta sari ugari bildutako ‘Campeones’ titulua izango da.

Horren ondoren eta kronologikoki adierazita abuztuaren 28ra bitartean ikusi ahal izango dugunak ondokoak dira: “Mamma Mía -una y otra vez-”, “El mejor verano de mi vida”, “Thi Mai”, “Ocean's 8”, “Harpetarra”, “Los Increíbles” y “Jurasic World: el reino caído”.

Eskaintza zabala, titulu berriez eta genero desberdinez osaturikoa: thrillerrak, marrazki bizidunak, abenturak, zientzia fikzioa, eta abar… lagun edo familiartean ikusi eta gozatzeko. Filmarik gehienak -6- adin guztientzako aproposak dira, eta beste bi 12 eta 16 urtetik aurrerakoentzat, hurrenez hurren

Jarraian programazioaren xehetasuna duzue; zein egun eta titulua dagokion zehaztuta:

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo