Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/07/11

2019ko Santixauetarako motorrak berotzen

Bi aste baino gutxiago falta dira jada 2019ko Santixau jaiei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko. Jai giroa, ordea, ez da ordura arte hasteko zain egongo, eta igande honetatik aurrera, uztailak 14, kirol eta kultura jarduerak izango ditugu herrian.

09:30ean hasiko da Urko Mendiko Txirrindulariak antolatutako XXIV. Mountain-Bike Martxa Herrikoia, Orbe Kardinala plazatik abiatuta. Arratsaldean, 20:00etan, Phil Otajole artistaren Mr Pichichi kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu plazan bertan.

Astelehenean, aldiz, Santixauetako III. Padel Txapelketa hasiko da San Pelaioko pistetan, 18:30etik aurrera. Astearekin batera hasiko dira, era berean, Txaranga Batzordeak antolatutako txarangen arteko joko ezagunak. 19:00etatik aurrera lehiatuko dira asteko lehenengo bi probak: harra eta jatorrizko bekatua.

Egunari amaiera emateko, D’Capricho bikote kubatarrak kontzertua eskainiko du 20:30etik aurrera Martxoak 8 plazan.

Gogorarazi nahi dizuegu, bestalde, uztailaren 23a arte ikusgai izango dela Patxi Jato herriko artistaren Paisajes poeticos argazki erakusketa. Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan dago ikusgai egunero 18:00etatik 20:00etara.

Ikus ezazu 2019ko Santixauetako egitarau osoa lotura honetan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo