Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/07/11

Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo gogoan izan ditu Ermuak

Ermuko Udalbatza osatzen duten bost talde politikoetako zinegotziek -PSOE/PSE-EE, EAJ/PNV, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP- parte hartu dute gaur osteguna Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazoren omenez egin den erakunde ekitaldian. Blanco eta Mazo ermuarrak ETAren terrorismoaren biktima izan ziren duela 22 eta 38 urte, hurrenez hurren.

San Pelaion izan da ekitaldia eguerdian, Agustin Ibarrolaren biktimen omenezko eskulturaren aurrean. Bertan izan dira Jesus Loza, Gobernuaren ordezkaria Euskadin, eta Monica Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria.

Juan Carlos Abascal alkateak zuzendu du omenaldia, eta Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo “jatorri xumeko bi pertsona arrunt” gisa gogoratu ditu: “Gure herriaren dibertsitatearen eta aniztasunaren isla dira biak”.

“Bi kasuetan, bi pertsona umil erahil zituzten ulergaitza den krudeltasunez, eta oinarrizkoena den eskubidea kendu zieten: bizitzeko eskubidea, hori gabe ez baitago besterik”, azaldu du Abascalek.

Ermuko alkateak salatu du oraindik ere “frankista eta euskaldunen kontrako” deitzen zaiela “euskaldunen artean jatorri, identitate eta ideologia aniztasuna” defendatzen duten pertsonei. “Babestu beharreko aberastasuna dela uste dugu, pertsonen askatasunerako eta elkarbizitzarako oinarrizko elementua baita”, azpimarratu du.

“Faszismoen igoeraren aurrean”, Juan Carlos Abascalek adierazi du “isilik geratu ezin garen momentua” dela. “Elkarrekin bizi eta eraiki behar dugu, guztion artean, datozen belaunaldien onerako, etorkizunari begira baina iragana ahaztu gabe, historia berriro errepikatu ez dadin”.

Txalo artean amaitu da ekitaldia, eta jarraian lore eskaintza egin dute terrorismoaren biktimen omenez.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo