Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/07/08

Euskara Eskura: euskara ikasteko deskontu-bonoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailak Euskara Eskura Txartela programa jarri du abian hirugarren urtez jarraian. Ekimenak HABEren eta Bizkaiko euskaltegien sarearen babesa du, eta euskara ikasten ari diren pertsonei deskontu-bonoa eskaintzen die 2019-2020 ikasturterako.

Euskara Eskura Txartela bono pertsonala eta besterenezina da. Bizkaian erroldatuta dauden eta euskaltegi bateko nahiz homologatutako autoikaskuntza zentro bateko ikasle diren pertsonek eskatu dezakete, 2017-2018 ikasturteko bigarren deialdian edo 2018-2019ko lehenengoan A1, A2, B1 edo B2 maila gainditu eta ziurtatu badezakete.

Lau Euskara Eskura Txartel mota eskaintzen ditu Aldundiak:

Behin Euskara Eskura Txartela bonoa aurkeztuta, 2019-2020 ikasturteari dagozkion deskontuak Aldundiak kudeatuko ditu zuzenean, dagokion euskaltegi edo homologatutako autoikaskuntza zentroarekin elkarlanean.

Bonoa eskatzeko epea uztailaren 19an, ostirala, amaituko da. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunearen bitartez osatu beharko da, eta deskontuak irailetik aurrera egongo dira eskuragarri.

Aldundi bizkaitarrak 480.000 euroko aurrekontua prestatu du proiektu honetarako, euskara ikasten saiatzen diren pertsonei babesa emateko dituen neurriak indartzeko konpromisoari jarraiki. Horrela, ikasten jarraitzera animatzen ditu, hizkuntza normaltasunez erabili ahal izateko gutxiengo mailara iristen diren arte, behintzat.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo