Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/07/01

5 pertsonak parte hartuko dute 2019ko Udal Enplegu Planean

Ermuko Udalak hasiera emango dio gaur, astelehena, aurtengo Tokiko Enplegu Planari. Langabezian zeuden 5 pertsona jardunaldi osora kontratatu ditu Udalak berrikuntza planeko ardatz estrategikoetatik eratorritako proiektu ezberdinei babesa emateko. Horrela, hiri moderno eta iraunkorra eraikitzeko lan egingo dute.

Planak sei hilabeteko iraupena izango du, 2019ko uztailetik abendura bitartean, eta Ermuko Udalak finantzatuko du %100ean.

Hautaketa prozesua pasatu den astean zehar burutu da, eta aukeratu diren profilak honakoak izan dira:

Plan honen helburua langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da. Hori bera, aldi berean, Udalaren xede estrategikoetako bat da.

Ekimen honetarako aurrekontua 66.027,73 eurokoa da, bere osotasunean Ermuko Udalak finantzatuta.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo