Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/26

Ongaraiko ur-jolasen ordutegia luzatu egingo da

Ermuko Udalak Ongaraiko aisialdiko eta ur-jolasen guneko ordutegia luzatzea erabaki du. Horrela, ordutegi berria 10:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, eta bere horretan mantenduko da irailean zerbitzua amaitzen den arte.

Ordutegi luzapen horri esker, bi ordu gehiago izango ditugu jolasez gozatzeko. Bero-uholdea dugun honetan bereziki eskertuko dugu instalazioak gehiago erabili ahal izatea.

Gune horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren ezkerretara dagoen zonaldean eta jarlekuen gainean itzalkinak jarri dira, eta automatikoki garbitzen den komuna ere badago. Zerbitzua irailaren 8ra arte erabilgarri egongo da, baina eguraldiak laguntzen badu, hilaren erdira arte luzatu ahalko da denboraldia.

Berano Rekaldeko igerileku naturala ere zabalik dago pasatu den larunbatetik, ekainak 22. Ordutegia eguerdiko 12etatik arratseko zazpi eta erdietara bitartekoa da, eta egunero zabalik egongo da datorren irailaren 8a arte.

Uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa da punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere erabilgai izango ditugu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo