Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/21

Gure Balioak X. sarira hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 14an ixiko da.

Gure Balioak Sariaren X. edizioa abian da. Debegesa eskualdeko garapen agentziak sustatu eta antolatzen du urtero, Debabarrenaeko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzeko asmoz. Gure

Balioak Sariak bereziki indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 14ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan behar dute; eta, balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko formularioa debegesa.eus webgunean dago eskura. Informazio gehiago nahi duenak 943 82 01 10 telefonora deitu edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.

Aurreko edizioetako saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana–, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita.

Aurreko edizioetako saridunak izan dira:

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo