Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/18

Fibermuak webgune berria estreinatu du, irudia eraberrituta

Fibermua komunikazio-sare ultra zabalak erreferentziazko webgune berria zabaldu du. Fibermua.com helbide elektronikoa Ermuko Udalaren webgunearen barne kokatzen da orain, irudi korporatiboarekin bat eginda, eta Zuntz Optikoko Sarearen inguruko informazioa eta eguneratutako edukiak eskaintzen ditu.

Fibermua web orrialde berria zazpi atal nagusitan banatzen da. Lehenengoak, Zer da Fibermua? izenekoak, Promosa sozietate publikoak kudeatzen duen sareari buruzko informazio orokorra eskaintzen du. Bigarren atalean, Zer zerbitzu eskaintzen ditu?, gaur egun dituen funtzionalitateak nahiz etorkizunean zuntz optikoak izan ditzakeen aukerak zehazten dira. Albisteak atalean, bestalde, Fibermuarekin lotutako berri guztiak jasotzen dira, baita emandako prentsaurrekoak eta irudi korporatiboari buruzko materiala ere.

Sarea erabiltzen duten operadoreek badute euren atal propioa, harremanetarako datuekin, zalantzak dituzten edota euren zerbitzuak kontratatu nahi dituzten herritarrek eurekin kontaktu zuzena izan dezaten. Bosgarren atalak Dokumentazioa du izena, eta erabilera gidak eta lege informazioa biltzen ditu.

Azken aurreko atala, Galderarik ohikoenak izenekoa, zuntz optikoaren kontratazioaren eta instalazioaren inguruko zalantzak argitzeko asmoarekin sortu da. Eta, azkenik, harremanetarako atala gehitu da, Fibermuari buruz gehiago jakiteko helbide elektroniko, telefono eta kokapenak erakusten dituena.

Webgunearen lotura, orain arte bezala, www.fibermua.com izango da, eta bertara jotzean, www.ermua.es udal webguneko mikrositera bideratzen gaitu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo