Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/12

Denboraldiari amaiera emateko, Gorbeiara txangoa gehitu du Berbalagun ekimenak

‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio ekainean. Arduradunek lau jarduera antolatu eta iragarri dituzte, hilak dituen lehen hiru astetan gauzatzeko. Lehena bateriaren hastapen eta oinarrizko ikastaroa izango da; zeinak hiru astearteetan eta bi orduko saioten gauzatuko den, bihartik hasita. Datak, ekainaren 4, 11 eta 18a dira eta ordutegia, arratseko 7etatik 9etara Kaltxango AEK euskaltegia berrian.

Datorren asteko ostiralean, -ekainaren 14an- azken afaria dastatuko dute elkarrekin mintzapraktikako lagun eta kideek. Urkaregi jatetxean egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Aldez aurretik txikiteoa egin nahi dutenek, hitzordua Herga tabernan dute, iluntzeko zortzietan. Afariaren prezioa kideko 20 euro dira.

Igandean –ekainak 16an- Gorbei mendira txangoa prestatu dute. Euskadiko mendi ezagunetakoa izan arren, ibilbide suabe eta erritmo lasaian egiteko, pertsona guztientzako aproposa inolako mugarik gabe. Irteera goizeko 8etan aurreikusita dago eta itzulera arratseko 8etan. Txango honek Elgetatik Eguarbitzara joateko proposamenaren ordez prestatu da, eguraldi eskasagatik bertan behera utzi baitzan.

Azkenik, ekainaren 20ko ostegunean, paseatu egingo dute Patxi plazatik Eitzagara eta bertatik Santa Marina gainera. Eguerdiko ordu 1etan aterako eta arratseko 4etarako itzultzea aurreikusten dute. Santa Marinan mokadutxo bat hartuko, guztion artean ‘txitxiburduntzia’ prestatuko baitute. Pertsonako 5€ kostua aurreikusita dago.

Jardueran parte hartzeko izena ematea beharrezko da erretserba egin ahal izateko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo