Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/11

Azaleko minbizia prebenitzeko urteroko kanpainaren barne mahai informatiboa jarriko AECCk

Minbiziaren Aurkako Elkarte Espainiarraren (AECC) Bizkaiko eta Ermuko Batzek mahai informatiboa jarriko dute aste honetan Ermuan, azaleko minbizia prebenitzeko urteroko kanpainaren baitan. Mahaia egun osoan edukiko da gure herrian, goizean 10:30etatik ordu bat eta erdietara bitartean Errotabarriko plazan eta arratsaldean, Patxi plazatxoak eta Orbe Kardinalarenak bat egiten duten lekuan egongo da arratseko lau eta erdietatik 7 eta erdietara bitartean.

Ekimena Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) antolatu du, erakunde publiko eta enpresa pribatuekin lankidetzan. Aurtengoan, kanpainak 76 ekintza gauzatuko ditu eta Bizkaiko 43 udalerritara iritsiko dela aurreikusita dago, gurea barne. Kanpaina ia bi hilabetez luzatuko da: ekainaren 10etik uztailaren 26ra, hain zuzen ere. Bertan nahi duten pertsonek zein azal mota duten jakin ahal izango dute eta baita eguzkiak beren azalean jada kalterik egin izan duen behaketa eta kontrola. Eta urteroko legez, edozelako kalte edo gaixotasun ez izateko –horien artean minbizia bera- zeintzuk diren jokabide komenigarrienak eta gomendioak emango dizkigute.

Azaleko minbiziaren intzidentzia eta kasuak gora egin dute azken urteetan eta horrela segiko dutela aurreikusten da

Azaleko minbiziaren intzidentzia (melanoma eta kartzinoma) azken urteotan gutxi gorabehera urtero %10 batean hazi egin da, hortaz agerian dago “kontzientziazio eta prebentzioa” areagotu beharra.

Faktore genetiko eta hereditarioez gain azaleko minbiziaren eragileen artean, faktorerik arriskutsu garrantzitsuena eguzkia modu desegokian hartzea da (denbora luzez eta aldizka), batik bat haurtzaro eta nerabezaroan erradiazio ultramorearen ondoriozko erredurak jasan badira. Etorkizunean datuak murrizteko, beharrezkoa da arreta prebentzioan eta tratamendu goiztiarrean ipintzea. Gutxi gorabehera azal minbizien kasuen %80a sahiestuko litzatezke haurtzaroan jokatuko bagenuke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo