Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/10

Deialdi anitza eta segidakoa agiriak onartu eta legegintzaldiari amaiera emateko

Jardunean eta legegintzaldiari amaiera ematear dagoen Udalbatzak hainbat errepresentazio organoetan ezohiko bilera eginen ditu aste honetan zehar 2015-2019 legegintzaldiko agiriak bukatuak ixteko, Toki-erakundeen Erregimen, Funtzionamendu eta Antolakuntza erregelamenduan xedatutakoari jarraiki. Legegintzaldiari amaiera emango zaio aste honetan, iragan maiatzaren 26an izandako emaitzen arabera dagokigun Udalbatza berria eratu baino lehen.

Organo ezberdinetako bilera guztiak asteazkenerako –ekainak 12rako- deitu dira eta horietan onartzeke dituzten aktak onartuko dituzte. Deialdi guztiak bata bestearen segidakoak izango dira, lehena goizeko 9etarako deituta dagoelarik. Ordenan ondorengoa izango da: Toki-gobernu Batzordea; Gai-orokorren eta udalbatzak aztertu beharrekoen Batzorde Informatiboa; Kontu-ogasunen Batzorde Berezia; Udalbatzarra; Promosa sozietatearen Batzordea; Udal Euskaltegiaren Gobernu-batzordea eta Udal Kirol Erakundearen Zuzendaritza-batzordea.

Lehenengo bilera goizeko 9etarako deituta dago eta, hurrengokoak, segidan egingo dira, bata bestearen atzetik.

Larunbatean Udalbatza berria eratuko da, goizean egingo den ezohiko bilkuran

Udal idazkaritza buru-belarri lanean dabil AHOLOren 195,1 eta AJAren 38 artikuluetan xedaturikoa betetzeko, hau da, hauteskundeak egin eta ondorengo hogeigarren egunean deitu eta egin behar den bilera prestatu ahal izateko. Bilera berezi hori egun gutxi barru deituko dugu. Maiatzaren 26ko Hauteskundeetan hautetsiak izan direnak ekainaren 15eko larunbatean bilduko dira, Udalbatza berria eratzeko eta alkate jaun edo anderea aukeratzeko. Bilera hori ezohikoa izanen da.

Bien bitartean, ezagutu izan dugu ordezkaritza lortu zuten hautetsien artean zinegotzi izateko aktari uko egin izan dioela bigarren batek Ermuan; hain zuzen ere Unidas Podemos alderdiaren zerrendan bigarren postuan joan zen Ainhoa Garcia Corberos andeak Hauteskunde Batzarri helarazi baitio idatzia. Hori horrela, zerrendan aurrera egin beharko da eta baliteke zinegotzi kargua zerrendan hirugarren zihoan Alberto Garcia-Abadek ahrtzea, edo horren ondorengo laugarrenak; Ainhoa Feijoo Lasartek.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo