Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/06/10

Ostiral honetan zabalduko dira Ongaraiko ur-jolasak

Berano Errekaldeko igerilekua ekainaren 22an irekitzeko prest egongo da

Ongaraiko ur-jolasak egunero zabalik egongo dira ostiral honetatik aurrera, ekainak 14. Ordutegia, aurreko urteetan bezala, 11:00etatik 19:00etarakoa izango da egunero, etenik gabe. Zerbitzua irailaren 8ra arte egongo da erabilgarri, baina eguraldiak laguntzen badu, hilaren erdira arte luzatu ahalko da denboraldia.

Aste honetan zehar mantentze lanak egingo dira ur-txorroak abian jartzen dituzten instalazio hidraulikoetan. Gainera, zerbitzuan erabiltzen den urari ere kalitate kontrola egingo zaio.

Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz iraultzen duen ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren ezkerretara dagoen zonaldean itzalkinak jarriko dira, iaz egin bezala.

Errekaldeko igerilekua, astebete geroago

Berano Errekaldeko igerileku naturala ur-jolasak baino astebete geroago zabalduko da, ekainaren 22an, hain zuzen. Aste honetan hasiko dira garbiketa lanak, eta jarraian igerilekuaren zorua pintatuko da.

Igerileku natural honetan, uraren maila baxuena 20 zentimetrokoa da, eta altuena, aldiz, bi metrokoa. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere erabilgai izango ditugu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo