Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/05/24

Lan autonomoaren inguruko hitzaldia Izarra Centren

UPTA Profesional eta Autonomo Langileen elkarteak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, maiatzak 28, Izarra Centreko auditorioan. Topaketa 19:00etan hasiko da, eta autonomoen lanaren egungo egoera eta etorkizuna izango ditu ardatz.

Langile autonomoen kolektiboa hazten ari den gizarte taldea da, eta jada biztanleria aktiboaren %18a osatzen dute. Modu autonomoan lan egiten duten pertsonak enpresa txiki eta ertainetik bereizita daude, baina ez daukate ordezkatzen dituen antolakuntza eraginkorrik eurentzat.

UPTAren antolaketa eredua deszentralizatua eta parte-hartzailea da. Etorkizunari begiratzen dion antolaketa serio eta eraginkorra izateko asmoa du, kolektiboen interesak defendatzeko helburua duena.

Silvia Martínez UPTA Euskadiko idazkari orokorra izango da lehenengo hizlaria Izarra Centreko topaketan, eta aldaketa politiko eta legalen ostean langile autonomoek bizi duten egoera izango du hizpide, baita gobernu berriari zuzendutako proposamenak ere. Jarraian Iñigo Fernandez UPTAko orientazio eta enplegu idazkariak Euskadiko autonomoen egunerokotasuna izango du ardatz bere saioan.

Jardunaldi parte-hartzailea izango da, hitzaldiez gain, gerturatzen diren pertsonen artean eztabaidatzeko aukera izango baita. Topaketa doakoa da.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo