Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/05/15

Datorren astean San Antonioko aparkalekua berrirekiko da, asfaltatu eta pintatu ondoren

Astelehenean eta asteartean –maiatzaren 20 eta 21ean- azpiegitura asfaltatuko eta 85 lekuak margotuko bere onera bueltatu eta 22ko asteazkenean berrirekitzeko

Azpiegitura osorik edo zatika itxita eta zerbitzurik gabe dago 2017tik estazio berriko, burdin bidea bikoizteko eta mendi azpiko tunela egiteko obraren eraginez

Herrian tren geltoki berria eraikitzeko, burdin bidea bikoizteko eta ibilbidea desbideratu eta Izpilla mendi azpitik bideratzeko obrak bukatzear daude. Lan konplexu hori gauzatu duen Aldi baterako Enpresa Elkarteak (ABEEk) buru-belarri dabil urbanizazioaren azken erremateak bukatzeko lanetan, proiektuari amaiera emateko xedez. Langileek Bizkaia nahiz Gipuzkoa Etorbidean lanean daude erremate lanak amaitzeko asmoz, zubi bidearen azpian, plazatxoarekin bat eginen duen zonaldean eta Izelaieta kalearekin lotura irisgarria ahalbidetzen duen maldetan, lurzoruko baldosak ipiniz. Hormako azuleju-estaldura ia osorik bukatua dago. Erremate horiek datorren asterako prest eta amaituak izango direla aurreikusita dute.

Eraikuntza lanen gune edo zati izan den aparkalekua –zubi bidearen oina edo euskarri egiteko- nahiz makineria utzi edo materiala pilatzeko gunea libre dago ia osorik. Udal Bulego teknikoak aditzera eman duenez aparkalekua datorren asteazkenean zabaltzea espero du, obra hasi aurreko egoerara bueltatu ondoren. Horretarako, berriz asfaltatu eta pintatuko da, azken hilabeteetako arrastoak ezabatzeko.

Aurreko astean enpresa aditu batek tunela egin den mendi maldan belarra erein zuen, makina hidrauliko bat erabilita. Malda horrek obraren arrastoak ditu eta horiek estali egingo dira belarra eta begetazioaren berde kolorea berreskuratuz gero, tunela egitean utzitako seinaleak estaliz.

Horiek horrela, maiatza honetan bukaera emango diogu tren geltoki berri modernoa, irisgarria eta nasa nahi burdinbide bikoitzeko azpiegitura handia izateko lanei, zeinari esker Durangora nahiz Bilbora joateko bidaia arindu egingo den. Beste hainbat onura ahantzi gabe, trenbide berria ez baitoa Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideko etxebizitzen ondotik joango, horrek sortzen zuen zarata ekidinez. Proiektu honetan 21 milioi euro erabili izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailak ordaindu dituenak.

Aparkaleku hori berrirekitzeak mesede egingo die, bereziki, inguruko kale eta auzoetako gidari guztiei eta, orohar, ermuarroi, Lomi-power enpresa ohiaren eraikina eraisten hasi eta espazio hori itxi egin zaigulako.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo