Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/05/14

Amaitu da liburutegiaren komikien irakurketa sustatzeko kanpaina

Ermuko Udal liburutegiak amaitutzat eman du herritarren artean komikiaren irakurzaletasuna suspertzeko aurtengo kanpaina. Oraingoan, eta seigarren urtez jarraian, literatura genero artistiko honen promozio kanpainak liburutegiko komiki kopurua eta komikien irakurle kopurua handitzea lortu du.

Otsailetik apirilera bitartean, ekimen ezberdinak burutu dira liburutegiaren eskutik:

Nobedadeetan egindako inbertsioa

Azken urteetako kanpainak egin aurretik, komikiek liburutegiko material osoaren %1,4a osatzen zuten. Egun, 1.229 obra ditugu, liburuen %4a, alegia. Adin-tarteka, helduentzako 547 lan, gazteentzako 191 eta haurrentzako 491 topatu daitezke liburutegian. Azken ikasturte honetan 173 komiki berri eskuratu dira, eta 341 lan maileguan hartu dituzte herritarrek.

Ikastaroak

Komikien irakurketaren hastapenei buruzko 5 tailer eta beste 8 ilustrazio tailer burutu dira herriko ikastetxeekin elkarlanean. Guztira, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 4. mailetako 247 ikaslek parte hartu dute. Saioak Peru Magdalena idazleak, bertsolariak eta ilustratzaileak eta Josean Morlesin eta Martin Azpilikueta marrazkilariek dinamizatu dituzte, eta ekintzen balorazio orokorra, asebetetze inkesten arabera, 10etik 9koa izan da.

Zozketak

Hilero komikiak maileguan eraman dituztenen artean egileak dedikatutako komikiak zozketatu dira.

Komikien irakurketa plana

Ikastetxeekin elkarlanean eta irakasleen laguntzaz ikasturtean zehar Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek komiki bat gutxienez irakurriko zutela adostu zen. Udal liburutegia arduratu da gela bakoitzeko ikasle guztiei lan berberaren aleak lortzeaz. Horrela, guztira, 28 titulu desberdinetako 663 ale irakurri dira gaur arte.

I. Komiki Lehiaketa

Aurten lehen aldiz antolatu da haur eta gaztetxoentzako Komiki Lehiaketa, eta hiru kategoriatan banatu da txapelketa: Lehen Hezkuntzako 4. maila, 6. maila eta Bigarren Hezkuntzako 1. maila. Lau ikastetxetako 15 neskak eta 13 mutilek parte hartu dute eta 28 lan aurkeztu dira guztira. Irabazleak hemen kontsultatu daitezke.

Irakurketa kluba

2018ko urrian abian jarri zen lehen aldiz helduentzako komikien irakurketa kluba. Kike Infame marrazkilariak dinamizatu ditu saioak, eta 10 pertsonak parte hartu dute. Hilero egin dira bilerak, eta apirilean Susana Martin ilustratzailea izan da parte-hartzaileekin batera. Asebetetze inkesten arabera, ekimenaren balorazioa 10etik 9koa da.

Liburutegiko langileak pozik agertu dira tailerren eta topaketeten balorazio onak eta liburutegian bertan kanpainak izan duen harrera ona ikusita.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo